www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

KATTALIÑ

 

Goizero dator buruban aixa

jasorik ator edo saskiya

anima zintzo garbi-garbidun

mirabe alai muxu-gorriya,

gogoz euzkotar, soñaz mardula,

ezin ta geigo zoragarriya,

aukeratu-ta Jainkoak onuntz

bidaldu zigun zeru-zatiya.

 

Ez al dezute entzun beñere

zein dan orlako neska mordua;

ez al dezute iñoiz ikusi

eguzki orren goiz-errañua?...

—Ezetz? —Jakingo zendueke, bai,

nor dan Kattaliñ Berrobikua

zuek artu izan bazendute gaur

neri eman diran matrallekua.

 

aurrekoa hurrengoa