www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

NEURRI EGOKIYA

 

                Esakera zarretik

 

 

Lukanbiyo-k agindu

t'argiñ bat Tolosa-n

astoentzat ur-aska

egiten ari zan.

Baña lan au azkendu

zuenian iya

aztu egin zitzaion

aren neurriya.

Lukanbiyo ark ori

jakin zubenian

joan zan beregana

ta lipar batian

erabaki zun gauza

esanaz: —Aizazu,

aska nere neurriz

ipiñi dezazu,

t'etzait iduri ala

okertasunikan

biatz batenik ere

izango danikan

—Jauna barkatu bezait,

bedorren astua

ezta besteak diran

baño aundigua.

—Bai, bai, ondo dago, ta

gutxi gora-bera

igo dezazu nere

gerriyan parera;

begira zer eroso,

ara zer egoki

lurretik ur-askara

irixten naizen ni:

eta nere tokiyan

dudarikan gabe

edozeiñ asto errez

iritxi liteke.

 

aurrekoa hurrengoa