www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

AUPA!

 

                Umetako lagunak apaltzera bildu giñan gau batian

 

Atsegintasun aundiya zeukat

arkiturikan orlaxe

mayaren jiran oinbeste lagun,

ondoren Poli ta Joxe;

mutil koxkorra nitzan garayan

orain amasein-bat urte,

mundu au orren illuna zanik

ez gendubenian uste,

amaika jolas eta zorion

biyok eman dirazute

—«iru!» —deitubaz giñadenian

zuek lapur, ni alkate.

Kontzeju-peko koxka zar oiek

itzegiten balekite...

berai entzutez noizko, nola gu

aspertu; noiz gogobete?...

Ala gaur emen zuen artian

arkiturikan oinbeste

pozkirotasun alaigarri ta

ondoren Poli ta Joxe

oroitz ederren irazekiyaz

senti nauk len bezi ume.

Aupa mutillak!, edan dezagun;

ontziyak ur-beltxez bete;

txistuba jotzen Okolo, jardun,

—anfekilo-anfekile;

ta Txurten, i-re, asi propiyo,

ollarranik aztu gabe.

Alegiñezko errabots ontan

lagun zar guziyok naste

dantza gaitian biyurri t'arin

lenaz giñan bezelaxe,

geren buruko ille txuriyak

egara bialdu arte:

Ea mutillak, ostera berriz

aupa-ka jardun zaitezte!

—Anfekilo-anfekile!

 

aurrekoa hurrengoa