www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

EZTILLARGI

 

                Lagun bati ezkondu zanean

 

Jeiki ta laister berri-on bat gaur

goizean eman dirate

esanaz nola egiten zeran

zeru puska baten jabe;

bejondeizula!; ez det egon nai

ixillik aitortu gabe

zenbateraño alaitu naizen

jakin-da berialaxe.

 

Ez det ikusi, gordea dago,

zure maitetxo pontzela

euskal-basotan landare batzuk

egoten diran antzera;

bañan usayaz lore gorde bat

ezagutzen dan bezela

igartzen diot ikusi gabe

zer izan liteken bera.

 

Biotz on batek ezin lezake

maita bere diñ ez danik

eta lur ontan ez da zuk baño

leyalagua dubenik.

Orrengatikan opa dizuet

nerearen bar-barrendik

eztillargi on betea izan

dezazuela gaurtandik.

 

aurrekoa hurrengoa