www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

EKAITZA

 

Amaiturikan Maitagarri-ren

        asnas leguna

gallendutzen da Basojauna-ren

        erru txar duna;

eraso gogor amorratua,

        arrats illuna,

aldi askotan atseden-lua

        kentzen diguna.

 

Estaltzen dute zeruba odoi

        izugarriak,

guziya dar-dar ipintzen turmoi

        dunbotslariak;

bildurtzen gaitu gau illunean

        tximist-argiak,

t'ez gutxiyago ondorenean

        jazar aundiak.

 

Zatitzen ditu aizeak gogor

        mendi-buruak,

urratzen bean ujolak alor

        oparotsuak;

jasa biziya dakar berela

        ekaitz-oyuak

mixto sumiñkor latza bezela

        sube-txistuak.

 

Sututzen dira tximistarekin

        zuaitz igarrak

gorritzeraño bere suakin

        odoi nabarrak;

itxas aldera gainka dijuaz

        ibai azkarrak

gero ta geigo purrukatuaz

        mendi-baztarrak.

 

Bordaratzen da amaren deyaz

        bildotx umilla,

ikulluratzen ardall eriyaz

        bei-talde pilla;

al-bezin laister egatzak jaso

        t'arrano abilla

zearka dator basorik-baso

        aterpe billa.

 

Gañezka datoz itxasoko ur

        amilkariak,

orroaz lengo bagari kiskur

        jostalariak;

t'ur-bits gañean antxeta motel

        kemen gabiak

bezin larriro portura batel

        txuri-txuriak.

 

Ekaitz indarrez indar nastuak

        astinka larri

sortitz-garai bat itxas altsuak

        ziñez dirudi;

nolabait bere oitik ezin dan

        gugan irauli

purrukatzen da sorturik bertan

        apar ugari.

 

Tontorturikan lengo zelaidi

        berdiñ-berdiñak

etsai kalpardun zalla dirudi

        itxas urdiñak.

A, zenbat kezka, zenbat naigabe

        eraso griñak

gure gogora dakarten... ene!...

        ordu samiñak!

 

Egun-sentiko marboillen jira

        nabaitutzean

zeru alderonz igotzen dira

        lurriñ ezean

eresi eder kupigarriak

        otoitz batean,...

ipiñirik an... gure begiak

        itxas aldean.

 

Ontan eskillak Eliz-burutik

        goitots-aria

banatutzen du menderaturik

        ekaitz guzia:

Goyak artzen du bere urdintasun

        garbi-garbia

eta biotzak alaigarri dun

        poz-uztargia.

 

aurrekoa hurrengoa