www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

GABON-OTS

 

                Nere lagun batek idazten ari zen liburuan

                abesti-zar antzera ipintzeko

                Ameriketatik eskatu ta bidalduak

 

Ortun, Ortun, ots alai batez

oiartzen due basoak,

Ortun, Ortun, or dozu Malen,

Lopek ez egin aamoak!

Aren aztarnik ez, ta gastelu-

-zar ordez arri-pilloak;

zati sutuen kea dario

lapur gautien zuloak.

 

        Ekaitz indarrez bere

        besoetan Malen

        Lopek eraman baña

        ostera gaur emen.

        Basati gaizto arek

        lokastu nai arren

        Iraurgiko lorea

        urbildu da pontzel.

 

        Ojuu, mutillak!, egin

        garait-zantsoa,

        non da erantzuteko

        etsai kolkoa,

        non illegorria-ren

        likits-orroa?

        Olen, Olen, Olen,

        Olentzaroa!

 

aurrekoa hurrengoa