www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

EGUN SENTIYA TA ILLUNABARRA

 

                Mokoroa'tar Eduardo-k eresalduak

 

 

            I

 

Egun sentiya dator

goizero bezela

argi txintaz banatzen

milla sentiera;

gero txokon batetik

mendiyen gañera

irtengo da par-irriz

eguzki epela

nagitasun guziak

lurrari kentzera.

 

Goi argitzen danian

zerbait urrutiya

eskutatzen dijoa

izarren argiya;

urdiñ-urdiñ jantzirik

zerupe garbiya

laister osatutzen da

ud'egun berriya,

ainbeste poz t'atsegin

dakarren aldiya.

 

 

            II

 

Ixil-ixilik arkitutzen da

ixil-ixilik munduba,

ezda mendiyan ezer entzuten

ezpada ontzen uluba;

ixilik dago tantai gañean

lengo txori berritsuba

lumatxo bigun arro tartean

gorderik bere buruba.

 

Gero goi zabal miragarriya

urrez apaintzen danian,

otoitz egiñik beti bezela

oyeratzen geranian...

gau ipartsuak estaltzen gaitu

lañozko maindirepian

errugabeko lo, lo, goxua

egin dezagun pakian.

 

aurrekoa hurrengoa