www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

LOAK

 

                Federico Balart-en goititzak euskeraz nik idatziak

 

Ara zer loa! ezpañetara

irripartxo bat azaltzen zaio

aingerutxoak zaindari dauzka

aurrak eragoz egin dezan lo;

kezka larriaz listor bizidun

zorien mende iñoiz ez dago:

ez da munduan aiñ lo gozorik

jayotzetikan ill arteraño

seaskan amak muxu eman-da

egiñerazten diguna baño.

 

Ara or beste leku ixillean

beti-betiko pakean dago!

Alperrik dabill eraso beltza

orro-naspillaz gero ta geigo,

alper-alperrik amiltzen lurra

goi-goienetik oso beraño;

ez da lur ontan aiñ lo gozorik,

izango-re ez da, ez egundaño

pake dontsuan zarrez ill eta

obi otzeko loa dan baño.

 

aurrekoa hurrengoa