www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

OROITZA

        Tolosari

 

Ollangor-peko erri xar ontan

jayo nitzan,... jayo t'azi

amak laztanka bere besotan

emanaz milla igurtzi;

argirotuta berialaxe

maitaturik au lenbizi

irripartxo bat egin niyon ta

euskera nuben intziri.

 

Orduezkeroz Tolosan daukat

bizi-lekutxo maitia,

t'erreza danik ez derizkiyot

emendik aldegitia;

noizbait bearrak agintzen badit

urrutira joatia

onen oroitza biotz barruan

eramango det gordia.

 

Udaberriyan pozkiro dator

enada bere kabira

lendabiziko egaldi motxa

eralki zun alderdira;

nik ere ala egingo nuke

enadak bezela jira

San Juan egunez urtero nere

kabi dan jayotz-errira.

 

Emen daruzkat ama, senide,

aide ta nere lagunak,

emen jolas ta beste gauzaren

oroitz ugari legunak;

goguan ditut, goguan emen

askotan umetasunak

ibai-ertz ontan egiñerazten

zizkidan amets kutunak.

 

Tontor politez inguratuba

alaitsu dago, egoki,

bere kondairen gordelariya

mendi bakoitzak dirudi;

oñetan ur-me garbi-garbiyak

dijoazkio berari,

aldi batzutan ariñ t'apartsu,

iñoiz berriz geldi... geldi...

 

Ibayak leun milixkaturik

ondoko sustrai ta zañak

aldamenetan igo zaizkio

zuaitz gallendu bikañak;

txori-sali aundiz beteak daude

Zumardiko tantai gañak

jardun eretsu zoragarriyaz

agurtzen dama lirañak.

 

Emen dan bezin gazteri ona

alde gutxietan dago;

izan liteke baña ni beintzat

iritzi orretan nago;

esango dute txoro samarrak,

au t'ori gerala baño...

«auzoko beyak errua luze»,...

t'ez det esan nai geyago.

 

Etzazutela uste gu beti

izan oi gerala narrak,

Tolosan ere jayotzen dira

gizon jakintsu t'azkarrak;

lendik nor giñan esan bezate

etsai gudari zakarrak,

ikusi t'entzun Beotibar-ko

kondaira t'abesti zarrak.

 

Erri aundi bat ez izan arren

zer erakutsi badezu,

ol eder eta beste gauz asko

gallen agiri zaizkitzu;

lan egiteko dezun ardurak

goi-goyen ipiñi zaitu:

aiñ erri zintzo, leyal, jatorra,

aiñ ospetsuba zera zu!

 

aurrekoa hurrengoa