www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

KIRTENKERIK

 

Emakume txaldan bat

Zerkauzi kalean

txanponik gabe zerbait

erosi nayean

inguratu zitzaion

amezketar bati

esanaz: gazta txar au

zenbatean neri

ipiñiko dirazu

libra bat artzera?

—Lauterdiyan.

                  —Iruban

konporme altzera?;

t'ez du gañera legez

ainbeste baliyo,

gezalaren tantoa

nunaitik dariyo;

ara, beste onetxek

dauka zar itxura,

merke bada eraman

zaidazu pixura.

Ala baserritarra

jiratu zanian

gazta pisatu eta

saltzeko ustian;

nun arek, zas! lapurtu

diyon bat ustela

gabirayak ollanda

lezaken bezela.

Bañan au ikusirik

Alar-mendikuak

—begiratu zorrotza

duben arranuak—

aserreturik oso,

bi milla kapusai!

bertan zuben andria

jo ta puskatu nai.

Ontan, eldu da Kirten

urizai bizkorra

dardar-ka mugiturik

eskuban zigorra;

zegokion galdera

egin ondorian

ala diyo Kirten-ek

esan gogorrian:

—Zuk ostu diyozula

beraz oni gazta?

—Ez, jauna, gezurra da!...

—Ixo, ixo... basta!;

agertu zaizkazu

alik laxterrena

mantala, kolkua ta

saskiyan barrena,

t'orduan esango det

kulparik gabia

zu ote zeran edo

gaztaren jabia.—

Au egiñ-arazi ta

ikusirik ongi

gaztarikan etzala

iñondik ageri

jardun da gure Kirten

nolabaitekua

lapurrari ematen

arrazoi osua.

Bañan amezketarra

gogoraturikan

ote zuben botia

gazta saskitikan,

begiratzen asirik

nun alki tartian

ikusi duen, eta

bere pozaldian

ara! —diyo jabeak

zeladoriari—

ara nun dagon gazta

lapurtuba neri;

auxen bera da jauna,

auxen, bai, arduna,...

—Berriz?; alper-alperrik

da zure jarduna.

—Baña zer esaten du

jauna gaur bedorrek,

arrazoi darukala

pisti gose orrek?

Nola liteke bada,

nolatan ordia,

emen zegoan gazta

or arkitutzia;

nork eraman du maitik

beste alderdira?

—Ori? —diyo Kirten-ek

gaztari begira—

ori, onek ez baña...

—Zeñek bada?... tira!

—Arrak eraman dute

alkiyen azpira.

 

aurrekoa hurrengoa