www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

BENAZKO MAITETASUNA

 

                Campoamor-en goititz batzuetatik biurtz antzera nik idatziak

 

 

Penaz beterik il zan Malentxu

bere Joxe maiteari

zorigaiztuan eiñ zizkalako

oker txiki bat edo bi.

Ala, Jainkoak purgatoyora

eraman-azirik sarri,

au esan ziyon: «barkaziyua

eska deyozu Joxeri,

ark nai ezpadu nere partetik

ez dizut emango zuri».

 

Auxen da poza! —diyo Maientxuk—

sentitzen detana gaur nik

gaitz egin niyon arengatikan

sufritzen orain egonik;

maitatzen dunak ez du barkatzen

egiten zayon okerrik

eta naigo det neretzat Joxek

ez izatia kupirik;

ori litzake siñale berak

maite nauela oraindik.

 

Ala pozkiro garra tartian

Malentxu arkiturikan,

etzuben senti ezeren penik,

etzuben senti miñikan;

bañan egun bi pasa-ta Joxe

aretzaz kupiturikan,

utsuni ura ongi ordaindu

zubela pentsaturikan,

barkatu ziyon, eta Malentxu

atera zuten andikan.

 

Joxek barkatu egin ziyola

jakin-da berialaxe

negar ta negar asi zan eta

eziñ da geroztik ase:

malko samiñak zeriyozkala

penaz urtzen, oso triste,

zerura jun zan esanaz orla:

«barkatu egin dit, ene!...

lenago zerbait maite niñun ta

orain eznau Joxek maite!».

 

aurrekoa hurrengoa