www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

ZORI MAKURRA!

 

                Ameriketan egondako euskaldun baten etorrera

 

                I

Irten nitzala amabost urte

gutxiyen izango dira

etorkizunak deiturik itxas

arunzko mundu berrira.

Amabost urte!; geroztik zenbat

aldiz nere sorterrira

gabero lotan ametsen bidez

iritxitako alderdira

urrungaitzaren leloaz andik

egon ote naiz begira!

Ai, alakotan amets-egoak

lumaz jantziko balira!

 

Bizitz makurra dagonarentzat

zelaundi gorri batean

onek zer eman zai luzetzirik

ango bakartasunean.

Goyen, eguzki kiskalgarriya,

itzaltxo bat ere ez bean,

gaztañ, aritz ta pagoen ordez

zuaitz igar bat aurrean

Malko tantoak lore biyurtu

albalitezke lurrean...

O, zuaitz bakar maitagarriya,

Ceiba zarra, zure oñean

nere amari eskeintzeko, zer

lore-sorta negikean!

 

Nekazaritzak naiko lanbide

eman arren gizonari

urte txar batek beste bat ona

ondoren badakar noski.

Etsipen gaiztoz iñoztu gabe

itxogiten dakinari

Goiko-Jaunaren kupitasunak

laguntza demaio beti.

Sinismen onek indartu eta

ekiñik gogoz lanari

azkenerako alor zallaren

emaitzaz ordaiñ ugari

jasorik noizbait arkitu nuben

bear ainbat osagarri.

 

Ala goiz batez zeru-sapaya

oztadarrez apaindurik

bere uztai-petik igarotzeko

Jainkoak ipiñi balit

beziñ egoki t'adikor ango

marbollean ikusirik...

sortu zitzaidan poz ura nola

adirazo nezake nik?

Uztai ark margo ainbat erridi

euskel-abendak izanik,

oroitz ederrez beste uztargi bat

nere gogoan pizturik,

burua makur baña biotza

zerutaraño jasorik

esker-otoitzak egin-da gero

ostera lengo bidetik

onuntz aldera biurtu nitzan

alaitasunez beterik.

 

Emengo muga noiz agertu zai

ontziyan aurreko ertzetik

itxasoaren urrunditz artan

begirakuna josirik

netorren garaiz nere buruan

etzebillen beste gauzik

len egindako ametsen gai zan

sorterri maitea baizik!

Noizbait iritxi ta lur oni muñ

ematez asper eziñik

naikunde beroz agur negion

agur! biotz bar-barrendik.

 

              * * *

 

Baña... poz ura, zer igeskorra!;

esandako eraz andik

etorri t'emen gaur dakustana...!

ez det sinisten oraindik!

 

 

                II

 

Nun dira nere lagon zar aiek,

nun dira emengo jolas garbiak;

nun dira gaur, min, erbest'aldean

gabero neuzkan poz-irudiak

t'esnatze garaiz ixuritako

malko samiñen ordaiñgarriak?

Arrotz ote naiz lur ontan ere?

Nora biurtu nere begiak?

Aberats nator baña dirutsez

eziñ osatu lengo zoriak!

 

Ara nun dauden arizti, soro,

borda, baserri txuri-txuriak,

ibai, osiñ-beltz, errot, ola zar

jauregi-orma untzez jantziak;

emen daude nik umetan piper

egin-da utzirik eskol-aldiak

biyurrikeriz gau-eskill arte

jolasten giñan bazter maitiak:

udare-baratz, igari-leku,

txori-muño ta kilker-tokiak;

emen zut-zutik len bezin goitar

ikusten ditut Euskal-mendiak,

baña nere gaiñ amilka datoz

asperen batez oroitz guziak!

 

Nun ote nago? Nere belarri

zuloak euskal-itz jator zale

ernai daruzkat bañan oraindik

ez det, ez, entzun bat-bakarra-re;

emengo zori t'aztar geyenak

etsai dirala esan nezake.

Aldi latz ontan latzena gero

zetorkidanik oartu gabe

jayot-etxeronz urbildu naiz ta...

o! zer gerta zait; ama! nun zaude?

Erantztm mutu betillunkorra

besterik ez an! Geroztik nere

zentzu nastuen irudipenez

biotz-mugira larrien mende

ill zan amaren galdezka nabill

bordarik-borda, aterik-ate;

ta nere leyaz errukiturik

«ero gaxua!» batzuk diyote...

 

              * * *

 

Etxe-inguruko pagoen orri

bakanak orain udazkenean

aizeak jo ta mitxirrik illen

antzera zurbil datozenean

txantxangorri bat ni beziñ eri

adar billuztu baten gañean

kantari dakust maitaro bere

kabi sollaren aldamenean.

Txori gaxua, etzaite ixildu;

biyok eretsu jardun gaitean;

doakabe naiz, ta zu bezela

nere barrengo negu beltzean

zorigaitzaren txantxangorriya

negarrez dabill arantz tartean!

 

aurrekoa hurrengoa