|
MENDIKUTE
Erniyo-ko magalian gaztelu-antzera
dagon mendi-zut aizkor bat
Zelai-txiki-aldeko
arkaizti batian
Mendikute jayo ta
gallendu zanian
osagarri guziak
bazitun noski an
Erniyon bularreko
itur ugarian
ta sortzez berak zuben
alaitasunian.
Zut-zutik oso goronz
egoki jasua
euskaldunen zaindari
ernai ta zintzua;
berak arrazten digu
oldekai berua
ziñez maitatutzeko
gure lur dontsua
beste geyenak duten
kutsu gabekua.
Milla zortzireun eta
larogein-bat urte
izango da kondaira
egintz onaz bete
zigula geroz aztu
ez gendin ill arte.
Etzuten ez Tiber-ko
arrotz aiek uste
Lartaun ez arkitzerik
eta Lekobide.
Gudalarien mendi
zorrotz ta goitiya,
baso-mutil sendoen
billera-tokiya;
arkaitzak berez duan
iraupen guziya
daukazun gaztelu zar
agitz ta zutiya:
untzez jantzirik zure
oñ eta gerriya...
zu zera Eusko zarren
aintz-gordelariya!
|
|