www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

ORDIZIA

 

                Erri ontako abeslariyak eskatu ta idatziak

 

        Agur, agur, Ordizia

        erri maiteari,

        agur, alai t'argiro

        dagon tokiyari;

        ainbeste seme jator

        eman ditunari

        begiramen osoaz

        agur, agur beti!

 

Aurtxo mardul ta zoragarri bat

aitonan belaun gañian

kontu xar polit onak entzuten

atsegiñezko zorian

egon liteken eraz or zaude

Usurbe-ko magalian

guraso zarren erakutsiyak

egiñik pake-pakian.

 

Goyen jasorik agertzen dira

erramu-sortaz jantziyak

zure semien egintz eder ta

beraien kopet argiyak;

emen lenbizi zabaldu ziran

Urdaneta-ren begiyak,

t'ementxe beste maisu geyago

jayo ta ziran aziyak.

 

        Oyanguren-baserri

        untzaz apaindua,

        Andres Urdaneta-ren

        seaska dontsua:

        zuk dakartzu guregan

        oroitzaz bildua

        seaska dontsu orren

        kun-kun ots goxua!

 

aurrekoa hurrengoa