www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

AITON BATEN ERIOTZA

 

Betoz... betozkit oroimen zarrak,

nerengandik ez itzuri,

atozte berriz lagun elkarrak,

jardun zaitezte kantari;

ixkanbillezko jolasa gabe

osoro miñtsu nago ni,

nere biotz ta buruan jabe

aldi on bat izan bedi.

Zenbat atsegin, zenbat zorion,

zenbat egun alaigarri,

gaztetasunak ematen dion

lur ontan bizi danari.

Doatsutasun ibilkarria,

urbildu zaitez, etorri,

zure laztantxo leungarria

eman zaidazu gaur neri!

 

Bañan... autatzen zertako nabill

jolas aien oroimena

jolasa baldin bada gaur eziñ

neregandu litekena!

Zertako dabil leya sutuan

alperrik irudimena

arkitu nairik emen, munduan,

iritxi ez lezakena;

ez ote dakit, ai! zer dagoan

poz-bide oien urrena;

ez alda sartu nere gogoan

aspaldi bear zubena...?

Nagon mendaro, bakar-bidean

iruntsiko det minpena,

malko larriak ixuritzean

lasaituko zait barrena!

 

Ume zoroa nitzan orduan

ez negon alaitza gabe

gaur berriz penak nere barruan

eztena darabilkite.

Udazkeneko lore maitiak

galtzen diran bezelaxe

larperaturik orri guziak

aizeak banatu arte,

bizitz nastuen ego zakarrak,

il-tokira naramate,

ez dit gogoa betetzen parrak

lenago ziran ainbeste.

Jose,... Manttoni,... nere ondora,

kutun gaxoak, atozte,

emen... albotik ez jun iñora,

maite-maiteak zerate!

 

Ara seaska, urrean dago,

kulunpatu ninduena,

ori oztu dan baño lenago

aitu da nere kemena;

ain da laburra gure bizia

nola egun motz batena,

amets-aldi bat, autereztia,

ezertxo ez, uts azkena;

garbai darukat umoi ortatik

oyera pozez irtena,

ez det zori bat izan geroztik

len or pozkidaz nubena.

Ai nere ama, ama gaxoa,

ama zan maitetsuena,

seaskatxoan lo... lo... gozoa

ar-erazten ziradena!

 

Gogoan daukat nola ziraden

goizero egun sentian

ixil-ixillik erdu t'ematen

muxu bat ezpaiñ-tartian;

gogoratzen zait neri gabero

nola bere magalian

doi-doi gozoan geldi-geldiro

begiyak ixten zizkian;

etzait aztuko nola, gajua!

gaizkitu nitzan batian

egon zan oso miñeritua

negarrez aldamenian.

Ondo dakit nik iñor etzala,

iñor ez emen lurrian

ark aña maite nindunik ala

zorion bete-betian.

 

Gogoz arturik aren bularra,

eder, oparotsuena,

eman oi ziran amak indarra,

eman oi ziran gallena.

Ogei bat urte nitubenian

aldapa danik luzena

irrintz-oyuka lagun artian

igotzen nuben aurrena;

ogei kolpetan ebaitze nuan

aizkoraz pago zallena,

t'egintz oyegaz tontor goituan

ipiñi nuben izena.

Bañan arkaitz bat lenaz izanik,

mutill indartsu, lerdena...

orain ez naiz ni arkaitza, baizik

amildutako lurmena.

 

Loramendiko erpiñ goitiya:

etzaitut orain ikusten,

euri-lanbro ta odoi nagiya

besterik ez dezu jazten.

Zenbat bider nik ango tontorra,

zenbat bider det igo len,

zenbat alditan zure gandorra

ikusirik zerubaren

argitasunez inguratua

gaindu det ariñ, lenbailen

zeruratzeko itxumendua,...

alper-alperrik nebillen!:

irudi utsa nola zan berez

nere gaztetasunaren

ega zoroaz etzegon errez

nai nuben gauzik irixten.

 

Oyuka dator negu beltzaren

eraso bildurgarria,

oñazkarra ta tximist ondoren

turmoi-durunba t'aizia;

lañoa dakust mendi gañetan

t'elur-maindire txuria,

laister neroni berdintz orretan

egongo naiz eztalia...

Gaxo darukat, illa biotza,

kopeta izerdiz bustia,

lur-tarra naiz, ta zerabe otza

lurreko sortze guzia.

Ene gogoa...! nora zoazkit 

zer det ikusten ordia?

ezurruts-utsak iduri zaizkit

lizarra, pago t'urkia!...

 

            * * *

 

Atoz neregan Joxe maitia,

atozkit... atoz, Manttoni,

atozte biyak nere bizia

aitu baño len muxu bi

azken-aldiyaz gaur ematera!

atoz, Jose, zu lenbizi,

urbildu zaitez aldamenera...

orlaxen... eultzi, bai... tori!

Orain atoz zu, lore zimela,

atoz laztandutzera ni

gogoa nunbait... an goi aldera

dijoakiot itzuri...

Jaso zaidazu kontuz burua,

idiki leyatill ori,

eguzkiyaren argingurua

arratsa nola dan aurki

Soramendiko bizkar gañetik

nai nuke sartzen ikusi...

 

            * * *

 

O zer illunde laiotza bean,

zer gereitsu dan ageri!,

antxe bakarrik, mendi gañean...

an dago zerbait uztargi.

Eguzki arek agur egin du,

illunabarra da sarri,

iltzera noa... Manttoni... eldu!,

otza datorkiot eri.

Atoz berriro, atoz nigana

eman deiogun alkarri

laztan luze ta muxutxo bana...

atoz berriro... Man...tto...n...i!

 

aurrekoa hurrengoa