www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

GOGALDIA

 

                Zestona-ko euskal-festak ziran egunean

                bazkari ondoren esandako neurtitzak

 

Euskel-erriyan euskera beti

goitutzea nai degunak,

lur ontan jayo t'azi geranak,

itz batean, euskeldunak,

euskeran alde leikor bireztu

ditzagun eginkizunak.

Emen zaudeten argidotarrak,

emen gaur diran iztunak,

ama garbiya besarkatzera

etorri geran lagunak

izan gaitean berarentzako

seme leyal ta kutunak

alai argitu ditezen berriz

atsegiñezko egunak.

 

aurrekoa hurrengoa