www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

ELKARBIDEAK

 

                Eusebio Blasco-ren goititzak nik euskeraz idatziak

 

Ez da beñere bide luzeiik,

ez da bertogo t'urrutigorik,

oso maitetsu diran biotzak

ez dute jartzen tartian lurrik,

enadak beziñ ariñ dijoaz

elkarrengana urbildu nairik.

Bertarago ni arkitutzen naiz

negarrez utzi dituangandik

ajol etzaiten-gandikan baño

naiz mai batean biyok egonik.

Zeruko Jauna ez det beñere

ikusi baña goguan det nik;

jayotz-erriko eskillen otsak

aditzen ditut nagon lekutik.

Semetxuaren eskutitz onak

maitetasunez oso beterik

geigo esaten dirate beste

itz guzik baño bakar-bakarrik.

Nere amaren zillar-kutunak

ezpañetara noiz nai emanik

zorion batez mugitzen dira

gurutzetxuak dar-dar egiñik.

Jakiñ ez arren ezagutzen da

sentieraz aiñ biotz barrendik

urrun aldeko lagun leyalak

baldin badute gaitz edo miñik;

maite oyekin itz egiteko

ez det alboan egon bearrik,

aldamenean daruzkat beti...

aldamenean beso zabalik.

Ez da beñere bide luzerik,

ez da bertago t'urrutigorik!

 

aurrekoa hurrengoa