www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

ADUN-ERREKAREN EGALEAN

 

                Zorrilla-ren goititzegatik biurtua

 

O, zer gozo ta leungarri dan

    zarikapean etziñik

          atsedendutzen

ur-me garbiyak an ikustia

    zaratatxoak egiñik

          ibaira jeisten!

Euli t'arbiskak ematen die

    otsamen logirotsua

          udaraldian,

mur-mur dijoa zañak itzuriz

    apartxo bigun arrua

          iya tartian;

samur, eretsu, damorrigarri,

    adirazten dute otsa

          illun-aurrian

ta guztiz alai marmarizturik

    goiendu kemear otza

          egun-sentian.

Etzezateke ur garbi oiek

    ederragotzat eduki

          baratz-lorea,

erreka polit ugari onek

    landarez apaintzen daki

          bere lurmea;

ez iñoiz ere ugontzitxoaz

    estalitako iturri edo

          ur-amildea;

margo pollitez argizpiturik

    zillar-putzu-txuloz dago

          zarikaldea.

Etzezateke ondamurikan

    itxas altsuarengana

          beñere jauzi,

naiz onek ontzi galantaz bere

    gañean izanik bada

          milla jauregi;

«Adun» errekak apaingarritzat

    txori-saill jardunlariya

          lagun du beti,

zuaitz ederren kerizpea ta

    lore-likurt ugariya

          bertan daukazki.

Esker-eskubi zumar lodien

    beso gereitsu lerdenak

          ageri zaizka,

inguruetan lorategiko

    sorta bikaiñ-bikañenak

          oparo gainka...

 

              * * *

 

O zer gozo ta leungarri dan

    zarikapean etziñik

          atsedendutzen

ur-me garbiyak an ikustia

    aparra nunai sorturik

          ibaira jeisten...

Adun, Adun, zuk dizkirazu

    zorigaitz guzik sendatzen!

 

aurrekoa hurrengoa