www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKERA

 

                Oroitz-idazti (album) batean ipiñiak

 

Gordea dagon lore malats bat

oiñpean artzen badegu

keme gozozko negar ezeaz

usai geigo banatzen du;

gure izkuntz on xar-xar au ere

egin dezaguke kontu

lorea dala; ostikopean

norbaitek ibiltzen badu

are ta geigo bere itz-altxor

onak erakusten ditu.

 

aurrekoa hurrengoa