www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

BIOTZ-LOREAK

 

                Elosegi'tar Poli-ri

 

Naiko par gozo jolas t'algara,

amaika biyurrikeri

egin genian zumarditxoan,

gogoratutzen nauk ongi.

Bizitz osuan il arteraño

etzaidak aztuko neri

umetan biyok zenbat zorion

emanak geran alkarri.

Beti lagunak, beti maitetsu

izan oi gaituk i ta ni

ezin arkitu litezken ainbat

erri xar ontan beste bi;

naitasun geigo etzezakean

anai batek besteari.

Oraintxe bertan gogoraturik

ainbeste oroimengarri

malko bat zaidak, ale mardula!

pozaren bidez ixuri...

T'ordañez nik zer eman leioket

alako biotz onari;

zer gaiñ-gañeko lagun leyala

neretzat izan danari?

Nola nik eman esker-dun itzez

bear duben ainbat sari?

A paper ontan gogo detana

albanezaioke jarri!...

 

Bañan... zer milla diabru-talde!,

ez dek ain zalla gauz ori,

aldezakena ematen dunak

etziok zorrik iñori.

Uste ontan gaur egonik ziñez

antzeti koxkor bat iri

biotz-barrendik eskeintzen diat;

artu zaidak, bada, Poli.

 

aurrekoa hurrengoa