www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

BETI MUTIL ZAR!

 

Manttoni, orain... nola dan biyok

bakarrik gauden orduba

gauza bat neri zuk entzutia

ez da noski pekatuba.

Bai, ara... izango da bost urte

edo seyen inguruba

zureganako amoriyuaz

nabillela zoratuba.

Aldi prankotan au esateko

len egon naiz tentatuba,

bañan... ainbeste nai dizut eta

ain det jeniyo lotuba!

Barkatu baldin zuregan ongi

ez banator bireztuba

t'izket onek diñ ezpada nere

mingaiñ latz erdi mutuba;

bañan aurrera ezin liteke

izan geigo luzatuba

ixill-egoitzak gaur arteraño

eman diran inpernuba.

Sei urte oitan ala zu gabe

daukatan bizimoduba

neretzat illun, oso beltza da,

gauza triste bat munduba.

Arren! ekatsu itz erdi batez

sendagai dan ukenduba;

laister legoke zorigaitz oien

beazun dena kenduba

baldin zuk artu nai bazenduke,

erregiñ goitik sortuba!

biotz nerian zuretzat dagon

amoriyozko tronuba.

Ez arki lotsaz, esan, Manttoni,

daukazun pentsamentuba,

ez egon bada orren ixillik,

ez jetxi begiratuba;

partxo batekin agertu zazu

uztai gorriz apainduba

ortz-errenkada fiñ bakoitzaren

koska pollit elurtuba;

mugi dezazu «bai» esateko

mugitu, nere aingeruba,

ezpañen ordez aboan dezun

anpolai erdibituba.

Esan, zai nago; entzun, maitia,

gaxo baten erreguba;

kupitu zaitez edo bestela

ilko det nere buruba!

Dudan al zaude?, baña... zergatik

Manttoni bedeinkatuba...?

—Auxen da mutil koipejariyo,

auxen da mutil kaikuba!

 

aurrekoa hurrengoa