www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

PATXI BEGIBAKARRA
TA KONKOR JIBOSUA

        ZIRI-JARDUNA

 

                Esakera zarretik

 

Patxi-k lengo batian

Konkor ikusirik

goiz-txintako zorian

irtetzen etxetik

onla jardun zitzaion

zirikatu nairik:

—Aizak Konkor, ez aldek

nekian bildurrik?

karga-pean asteko

goiztxo dek oraindik.

T'arek diyo: —Bai noski,

goiz izan bear dik,

oso goiz bada Patxi,

ez dekenian ik

idiki ganbarako

leyo bat besterik.

 

aurrekoa hurrengoa