www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

URTE ZAR GAUBEAN

 

Lagun-arte-ra bildu nitzan ta...

zertzan ango ixkanbilla!:

irrintz, algara, txalo, zalapart,

oyu t'abesti-ots milla,

amildu zala ezan zeikean

gure mundu borobilla.

Aize zakarrak udazkenian

darabilkin orbel-pilla

bezin aldakor asper eziñik

antxe gebiltzan poz billa

noiznai jiraka t'arin besotan

eramanaz neskatilla

noiznai ustutzen edan ta edan

pitsa zeriyon botilla.

Doakabeak!, ez geñekigun

alako gabots naspilla

sortu zanetik nola zegoen

adar-dun etsai abilla

guri begira zorrotz arturik

eskuban xarde-makilla;

ez gendun uste giñadelarik

eri-ezurruts gaubilla

zoana parrez, parrez obira!

gurturik Abendu-illa...

 

            * * *

 

Egun-sentiyaz lotan zeudenak

esnatzen argi-eskilla

asi zanean mugituz bere

mingaiñ biribill sotilla,

andik etxera nola bait-ere

bideztu nitzan ixilla,

burua sutan, eta biotza

oso makaldurik, illa.

Goiz illun artan oyeratu-ta

arkiturik aiñ sendilla

damuak esan-erazi zidan:

zintzogo bizi nadilla!

 

aurrekoa hurrengoa