www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

MARITXO!

 

                Elosegi'tar Maritxori, ill zanean

 

Nun da Maritxo...?; apaingarritzat

eranian dute betiko-Urira,

ez izan nunbait ain egokia

aingeruentzat gure lurbira.

Ill da Maritxo! Bere begien

urdiñtasunak itzali dira;

emen itzali, bañan... An piztu,

ara zer alai!, goronz begira!...

zeruba lendik zegoan baño

urdiñagoa gaur ageri da!

 

                                1905-ko urtean

 

aurrekoa hurrengoa