www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

ILL-BERRI!

 

                Zabala'tar Justo-ri il zan egunean

 

Baña, zergatik datoz guregan

orlako zorigaiztuak;

nun dira bada gau ondorengo

goiz-argiyen errañuak,

il dan aitonak opa zizkigun

egun berri doatsuak?...

Euskotar danen begietatik

irten bitez itxasuak!

 

Argidotarra ziñaden, Justo,

aiton zintzo ta leyala

izena bezin justuba eta

biotzez ondo zabala;

len etzubenak aitortzen du gaur

esaguturikan ala

Euskal-erriko senide jator

guzien aita ziñala.

 

Naigabepean ibilli zera

larogei ta bost urtian

bizitz-gurutze astun, galanta,

eramanik bizkarrian.

Atseden zaite, gizagaisoa,

zaude soseguz lurpian

zure semien malko beroaz

aseko zeran tokian!

 

aurrekoa hurrengoa