www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

ZORIGAITZA TA POZA

 

                Lagun bati ezkondu zan egunean

 

Gaur egin zera, lagun leyala

zedorrek nai bezelaxe

aspaldi ontan biotz-barrendik

maite zeindunaren jabe;

ludi ontako atsegin guzik

baita zeru ber-berare

oparo gaurtik iritxi eta

doatsuena zerade.

 

Udaberriyan poztutzen zaitu

mendiko lorategiak,

alaitzen ango txorien kantak,

t'an diran egoitz eztiak;

alaz guziyaz beroiek baño

zoriontasun obiak

gaurtik aurrera senti-erazi

lezaizkitzuke Mariak.

 

Goitizlarien iturri ortan

edana baldin banego

orain jardungo nitzake, Poli,

goitina bañon arego;

baña zuk eta zure emazteak

merezirik askoz geigo

arren! gaur nere mingaiñ traketsa

ixil-ixillikan bego!

 

Doai gabe naiz t'ez det esango

aurrera beste gauzarik

beti-betiko eztillargia

izan dezazula baizik;

zere onian iya zu ainbat

atsegintasun arturik

oroitz apur au eskeintzen dizut

luma kolkoan bustirik.

 

Bañan... ez dakit, ez dakit ondo

zer datorkian gogora

pentsaturikan amaitu dala

jolasten giñan denbora;

pena ta poza biyak batian

urbildu zaizkit kolkora:

pena len ainbat orain etorri

etziñezken nere albora;

poza, jakiñik nola zuazen

zeru-tar baten ondora.

 

aurrekoa hurrengoa