www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

OTSO BELTZA

 

                Geyegizko taldikidia euskalerriari

                Gamazok ipiñi zion urtean

 

Otso beltz aundi goseti batek

mendi-gaiñ, baso t'ibarrak

igaro ditu kupira gabe

nunai jartzen atzaparrak;

ardi galantak ziran tokiyan

orain eztir-pill igarrak

ikusten gaude; ez ardi zayak

baldin baziran azkarrak.

 

Azkenerako bere zabela

beterik emen arkumez

napar-mendira sartu da bere

agintzaz daukan indarrez.

Emen ain arro zebillenian

etzuan uste berak, ez,

txakur ernayak arkitutzerik

bildotx umillaren ordez.

 

Letagiñ aundi, zorrotz, luziak,

erakutsirik orrela

ez da geyago arkumez bete

otso beltzaren zabela;

orain igeska basorik-baso

or dabil aldun bezela

burua makur, isatza berriz

anka tartian dubela.

 

Gordelekurik izan ez dezan

t'atzemateko otsoari

Iruñ-erriko batzer-etxean

aditzer'au dute jarri:

«Naparrua-ko erri bakoitzak

urre zarretan ontza bi

emango dizka otso beltzaren

larruba dakarrenari».

 

aurrekoa hurrengoa