www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

NOIZBAIT

 

                Len esandako idazti (liburu) ori bidaldu ziranean

 

Nundik irten da, zer gai narotik

oinbeste dakin iztuna;

nundikan sortu nere biotza

atsegiñez bete duna?

Ori da nunbait erakasletzat

Aitor-ek eman ziguna,

Ama xarraren bular gozoaz

ernetu zan euskalduna.

 

Irudimenez an oz-garbiko

izar polit igezkorra

bezin argitsu t'azkarra zera

goitizlari on jatorra;

ega biziyaz igaroturik

zeru, itxas ta legorra

zuk aixa gaintzen dakizu beste

iñork ezin dun tontorra.

 

Ongi diyozu lan ontan asko

sarri dirala gogaitzen,

ez derizkiyot asmo sendua

ortarako izan arren

ego motxakin erreza danik

urrutiraño irixten,

goitaratu nai t'ezin goiturik

emen nabil ni zoratzen.

 

Odoi tartean egon ez nedin

eskatu nizun argiya

ta gaur emanik arindu dezu

neukan illunpe nagiya;

goibeltasunak urratu dira,

alai dakust eguzkiya,

asnas on berri kementsu batez

mugi zait barren guziya.

 

Biotz-esnale oberik ez det

egundaño irakurri,

zure «Zerbait»-ek orri gutxitan

erakusten dit ugari.

Eman dirazun alaitasuna

eskertu nai arren ongi

itzez iñundik enezake ta...

laztan bat ordañez... tori!

 

aurrekoa hurrengoa