www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

ARDUAREN INDARRAK

 

Xanko ta Pipas lengo

igande gaubian

txiki erdin-bat geigo

edan ondorian

aupa!-ka zijoazen

etxera bidian.

Alako batez berak

uste etzutela

aldemenetik pasa

zitzaioten trena

amorratua dagon

legoi bat bezela.

Ujuju! egiñikan

trena-ri lenbizi

eta gero erronkaz

iru-lau irrintzi

galde au egin ziyon

Xanko-k lagunari:

—Aizak, emen pasa dan

astaputz txar ori

iñork bultzatzen ez-da

zerek daramaki?:

—Ur bero irakiñak

—Urak? arrayua!

(diyo Xanko-k trabeska

egiñaz pausua),

bizkorragua ukek,

bai ala Jainkua!

uran ordez baluke

paziyan ardua.

 

aurrekoa hurrengoa