www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

GUAMO-KO UMANTARI

 

                Cuba-ko gudaldia zanean egintz aundi batez

                bere izena goitutako napartarra da ori

 

Nork ez du emen irakurri ta

zeñek ez ondorenian

Muruzabal-en eginkizunaz

senti bere barrunbian

ernaldi bero alaigarri bat

ler egiteko zorian?

Gallenki dezu gaur erakutsi

«Guamo» deritzan tokian

zer izan leiken legoi apatsa

aserretzen dan aldian;

erruti dezu agertu nola

oparotasun aundian

amaren bular osagarriya

edana zeran pakian.

Zu Muru-zabal zeradelarik

muru-me baten atzian

arkitu ziñan lagun batzukin

erasope gogorrian.

Irurogein-bat lagun geyenaz

zeuzkatzun aldamenian

algaindu gabe zeuden ol eta

orma zar biyen tartian;

irurogein-bat gudari zuek,

etsayak... zenbat! aurrian

ixkanbillezko griña sutuaz

jo ta purruka nayian.

Bañan... alperrik; azkar ziraden

inguratu ondorian

il-erituak ez beste guzik

ostera lengo bidian;

alper-alperrik, errai ta zintzo

zu zeunden buruzari an

goiberatzeko asmorik gabe

odolez urtu artian.

Etziñaden zu, ez, Muruzabal

muru-zabal bearrian;

naiko zabala dezu gogoan,

naiko zabal biotzian!

 

aurrekoa hurrengoa