www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

AMA!

 

                Il-berri latz au artutako egunean

                Ameriketan idatziak

 

 

Biotz barrengo naigabe latza

leguntzen dute malkoak

lore legor bat udan bezela

egun-sentiko lanbroak.

Argatik orain negar ta negar

ase nai luke kolkoak,

t'argatik ere len baño geigo

maitatzen ditut bertsoak;

oiek amatxo, malkoak dira,

malko mardul ta beroak

nere gogotik mara-muaa gaur

ixuritako tantoak.

«Ama!»... Zer izen maitagarriya,

zer itz xarrur, eztiduna,

biotz-mugira guziak sendo

ernai-azten dizkiguna!

Ori da gure ordu zalletan

gogoz aitatzen deguna,

anima larri miñerituen

oroitz-iturri leguna;

ama zan lenaz nere penaren

sendakai on txit biguna,

t'ura gabe gaur eziñ nezake

garaitu bizitz astuna.

Etorkizun bat ona neukala

iritxi nayaz obea

Euskal-erritik urrundu nitzan

urrundu... doakabea!

utzirik ango baserritxo ta

nere kutun xar maitea.

Une txar batez arturik ala

bear ez nuen bidea,

geroztik ez det iñoiz arkitu,

iñoiz ez lengo pakea;

damu garratz ta zatilariyaz

ergaldu zait megopea!

Tristura makur illungarriya

beñere kentzen ez dana

datorkit orain gogoraturik

il zaidan ama laztana;

egiya zan, bai, ark neri onuntz

netorren garaiz esana;

Jauna, barkatu; penaz aitu da

ni gabe soill arki zana!;

il da lo negon irten-goizean

alboraturik nigana

muxu emanda ezpaiñ tartean

malko bat utzi zirana!

Oroitutzen naiz nola goiz artan

nik ez ikusteagatik

negarrez antxe gela txokuan

egon zan bakar-bakarrik;

etzait aztuko gero neketan

eultziyaz ongi lepotik

ama gaxuak nola esan zidan

asnas estu bat egiñik:

«seme bazoaz, bazoaz orla

amaren aldamenetik;

betiko gabaz nere biotza

estaliko da gaurtandik!».

Alaz guziyaz mundu berrira,

esker gabeko semea,

bideztu nitzan... t'arrezkeroztik...

auxen da bakartadea!

Ikusi nai ta nabaitu ezin

sorterriko mugaldea

itxas-ertzean gau t'egun nabil

irudipenaz betea;

umezurtzaren basamortuko

negu beltz, illun, luzea,

igaroko det oroimen-leyaz

jasorik biotz trixtea.

Antxen eritu baten antzera

egingo det nere jira

zorabio ta kezka tartean

uts-utsa dagon kabira;

kupigarrizko zorigaitz ontan

noan!..., noan sorterrira,

amatxo xarra il dan leku ta

jayo nitzan alderdira.

Inguraturik alako puxka

maiteak dauden tokira

otoitz egiñaz an bizi nai det

zeruetara begira.

Lengo nekien ordañez orain

zeruban erdi-erdian

zure anima garbiya bego,

soiñ otza berriz lurpian.

Illargizko gau damorrigarri

ixil-ixil ta geldian

zauden tokira urbilduko naiz

egoitz ezti samurrian

amatxo, zuri adiratzera

koita guziyak batian...

illak bakarrik entzuten duten

izkera maitagarrian!

 

                        Habana-n 1903-ko urtean

 

aurrekoa hurrengoa