www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

NOIZ ARTE...?

 

                Lagun bati Ameriketara juan bear zuen egunetan

 

Umetan gendun oituraz beti

eliz-atze baxterrian

eskolik bazan piper egin-da

igari gebillenian

biyok elkarri opill gogorrak

aikandora muturrian

egiñagatik muzindu gabe

parrez jaten geñizkian.

Geroztik ere aunditu eta

oraindañoko guzian

illunkeri bat bakarrik ez dek

izan gu biyon artian.

Ala nik ezer ez nekin garaiz

gaur esan dirakenian

itxasoz joan bear dekela

ill onen emeretzian

abo zabalik iri begira

gelditu nauk ondorian

korapillo bat banu bezela

biotzaren barrenian.

Ongi esaten erreza balitz

ari naizen lan zallian

maitaro goi-goi jasoko iñuket

errenkada bakoitzian;

baña gizonen agertz on guzik

etzeudek jakindurian,

askotan dituk itz politenak

gezurrik aundiyenian;

nere kolkuan zorigaitz-enbat

indarka dabillenian,

i bezelako lagun maitia

urruti dijoanian...

nola jarraitu ixil-ixillik

ezpada negar-arian?...

Amabost egun luzena dala

ur-zelai arro batian

arkituko aiz gora ta bera

apardi sallen gañian;

goyen... utsuna bakar-bakarrik,

itxas ondokaya bian,

euskal-mendirik iñondik ez ta

beti muga bat aurrian.

I berriz antxe beste geyokin

urdinkera zabalian

buru, biotza, gogo t'ardura,

jarririk emen... lurrian.

Bidarunz on bat egin zak eta

urte gutxi barrunbian

etorri ari Tolosaldera

aberastasun aundian.

 

Agur eta agur, lagun zintzoa,

agur au oroimenian

gorde zak leyal nik bezelaxe

elkar ikusi artian;

agur, ordañak bidal nazkiak

iparraren egalian!:

O, zer atsegin izango detan

ire kantak entzutian!

 

aurrekoa hurrengoa