www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

BERAZ LAISTER...?

 

                Lagun bati bere ezkontzako egunian

 

Lagun zar batek esan-da dakit

laister eskontzen zerala

eta zuk dezun emazte-gaya

aingeru pollit bat dala;

atsegiñezko berri on oyek

entzun eta bereala

sinista zazu pozkid'aundiya

petxura sartu zaidala.

 

Ai, ni-re laixter albanitzake

zeru-goi ortara iyo!;

bañan, au pena! nere biotzak

lanbro garratza dariyo.

Apur bat benik maite nauela

iñortxok emen ezdiyo,

nere itz eder... gezurrezkoak

ezdute nunbait baliyo.

 

Oraintxe benaz esaten dizut

ezkonduko nitzakela

baldin ezkontza izango balitz

txepetx-kabiya bezela;

ondo dakigu txori txiki au

kabira jun ta berela

zulo bat iñork isten badiyo

bestetik irten leikela.

 

Baña gauz oiek urruti xamar

utzirik alde batera

itz-errenkada politaguaz

bete nai nuke papera;

ziñez t'ajolaz lan au arturik

utsegin bat gora-bera

aldetan beziñ ondona zerbait

nuan adieraztera.

 

Garai onian arkitu dezu

iturri gozo biguna

amoriyozko intzez kolkua

ongi beteko dizuna;

t'aundiya izanik beronek zugan

senti dun maitetasuna

ez da gutxigo iñolaz ere

berari zuk diyozuna.

 

Guziok emen igaro bear

degun aldapa gogorra

oziñ ta leiza-zuloz betea

dagon bide zaill txigorra

baldarkerizko oinkada txar bat

iñoiz egin gabe, orra,

igo ta noizbait iritxi dezu

doatsuenen tontorra.

 

aurrekoa hurrengoa