www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

MARIARI

 

                Album batean idatziak

 

Maria!... Izen au entzun

eta beriala

jardun bedi biotza,

ixildu mingaña.

«Maria»,... itz gozoa!

izen bat ez baña

otoitz emeki, leun,

zerutiena da.

 

Izar batek bezela

ozgarbi danean

egiten du Maria-k

argi bere etxean;

izar arek jarkoya

du goi-urdiñean,

Mariak senarraren

biotz barrenean.

 

Erbeste-bean izan

liteken pozaldi

guziya eman deizula

Goiko-Jaunak zuri;

aingerutxo tartean

azaldurik aurki

amarik doatsuna

ager zaite beti.

 

                                Habana-n 1902-ko urtean

 

aurrekoa hurrengoa