www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

ITZAURRENA

 

        Aspalditik neukan nere bakar-aldietan ernetako amets-loreak sorta batean bildu ta argitaratzeko asmoa. Bañan ez dakit noiz arte egongo nitzan ala beti asmotan, baldiñ Tolosa-ko zaindari dauden Batzarkide jaunak nere gogoari eman ezpazioten erantzun alaigarri bat.

        Beren laguntzaz irtengo dira nere buruko txokotan ipurtargien antzera illunpean zeuden gogo-tar egazale gaxoak: aldi oberik etzitzaiekien aurtengo Euskal-Jayak, emen ospetu bear diranez, dakartena baño.

        Artu bezate ba jaun argidotar oiek nere bar-barrendik ordañez demaietan esker bero ta ziñetsua.

 

* * *

 

        Irrintzi gutxi entzungo da "Nere Bidean".

        Udazkeneko txori-negarrak orbel tartean banatzen diran bezela goititz-osto zurbill oietan mintsu dijoaz, ez dakit nora! nere biotzeko eresirik geyenak.

        Ez arritu; neke gabe, ariñ ta txoro, pozezko lorategian piripilinpauxen eraz nebillela zirudin garayan poz-eztiya baño aldi geigotan arkitu izan det zorigaitzezko lixtorra.

        Toki gorde ta irixpide zallean dago nunbait bizitz ontako ezti leun ori.

        "Nere Bidean" asten dan irakurlea urrutiraño joan litekenik ezderizkiyot zaletasunez ongi osatuba ezpadago beintzat: aldapa, lugorri ta oziñ asko duen bidea eziñ izan eroso ta alaigarriya.

        Baña nik au aitortu arren ez det uste bide ori guziya era bat soilla danik.

        Gogoz jarraitu ezkero izango al da noizik-beiñ arnas'artzeko ainbat kerizpe ttanttoka-ttanttoka dariyon itur-ondoko zumardietan. Biotzari au atseden alditxo bat eman ondoren berriro pittin-pittinka aurrera dijoanak zerbaiten ordaiñgarriya arki lezake "Nere Bidean".

        Irakurlea: emengo baxterren batian exerita urtien mende makurturik dagola ikusten dezunean apurtxo bat maitatzen badezu, zorionez beteko da goititz-sort onen

Egillea

 

aurrekoa hurrengoa