www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Nere bidean
Emeterio Arrese
1913

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Nere bidean, Emeterio Arrese. E. Lopez, 1913

 

aurrekoa hurrengoa

BEJONDEIZUTELA!

 

                Tolosa-ko abeslari sarituai Irun-go Euskal-Jayetan

 

Itz egokiaz bertatik emen

oroimentxo bat apaña

ager nezake baldin baneuzka

itzak gogo detan aña.

Jaso dezuten garait-saria

abestu nai nuke, baña...

biotz planta izanagatik

utsa da nere mingaña.

Bi urte laister izango dira

zuek asi ziñatela

aldapa gogor eta luzean

igotzen tontor aldera;

geroztik erruz gora ta gora

ekiñik beti bezela

gaur bide gutxi darukazute

irixteko gaiñ-gañera;

ia mutillak! beste apur bat,

ez begiratu atzera,

ez derilla beiñ bat-bakarra-re

amildu zulo-aldera;

zabal zazute Euskal-mendiko

tontor gañean aizera

Irun-dar onak ikusi duten

goi-zapi edo bandera.

Agur tolosar abeslariak,

agur... bejondeizutela!

 

                                1903-ko urtean

 

aurrekoa hurrengoa