Banaloriaren akometamenduaz
HIRURHOGOI ETA BORTZGARREN KAPITULUA
Hirurgarren akometaldia da, banaloriazkoa eta burupetasunezkoa.
Puntu hunetan etzaitezila sekulan nihola ere eramaitera uts zure burua baitako eta zure obrakgatikako atsegintasunik xipienera: baina zure atsegin guzia biz, hutsik zure Iauna eta haren miserikordia baitan, eta haren Bizitzeko eta Pasioneko obretan.
Ezdeus zaite bethiere zure begien aitzinean azken hatseraino, eta zer ere orhoit baitzara egin duzula onik, ezagut ezazu Iainkoak xoilki hura guzia egin duela. Eska zakisko bere helzakitza, bainan eztuzula uste ethorriko zaitzula zure mereziakgatik, garaia hainits eta handi eraman bazendu ere zure etsaien gainean. Zaude bethi beldurtasun saindu batetan, garbiki aitortzen duzula bildu ditutzun gauza guziak alferrik lirateskeiela Iainkoak har ezpazinitza bere hegalen itzalaren azpian, eta gero haren gomendioan fida zaite bakhoitzki eta guzien gainetik.
Abisu haui bazarraiste zure etsai guziek eztute zure gainean eskurik izanen, eta hala zure buruari idekiko diozu bidea zeruko Hierusalemera arraiki iragaiteko.
|