www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola preparatu behar garen
heriotzeko orenean akometatzen
gaitusten etsaien kontra

 

HIRURHOGOI ETA BIGARREN
KAPITULUA

 

        Gure bizitze guzia ardurako gerla bat delarik lurraren gainean, guziarekin ere egunetarik prinzipalena eta seinalatuena da, iragaitza handi hartako azkhen orena, non, nor ere ordu hartan eroriko baita, ezin iaikiren baita geiago.

        Egin behar duzuna oren hartako ongi preparaturik kausitzekotzat da, emaiten zaitzun oraiko mugan eta ephean gizon giza gudukatzea, iakinik nork ere ongi gudukatzen baitu bere bizian, errazki ardietsten duela garaia heriotzeko puntuan, guduan ongi frogatua izanez.

        Hori bertze alde dela, gogoeta egizu maiz eta erneki herioaren gainean, zeren ethor dakizunean, gutiago beldur izanen zare harentzat, eta zure gogoa libratuago izanen da eta agudoago gudukatzera Mundukoek ihes egiten diote horrelako gogoetari, lurreko gauzetan hartzen duten aphur bateko atseginaren ez hautsteagatik, zeren nola gogotik hetan bere amudioa ezarri baitute, damu har lezakete orhoitzeaz hek utsi behar ditustela. Hala hekin afekzione desordenatua ezta ahitzen ez gutitzen; aitzitik bethi emendatzen da eta indar geiago hartzen du. Hargatik hemengo bizitzetik ilkhitzeaz, eta hain gauza maiterik largatzeaz ezin zinetsizko dolore zaie, eta hainitzetan sinets ditekeien baino dolore handiagoa da, hetaz luzeki gozatu direnentzat.

        Hain kontuzko preparamendu horren egitekotzat, batzutan oraino iduri araziko ahal diozu zure buruari bakharrik zaudezila, nehor lagunik gabe heriotzeko hersturen artean, eta gogora erakharriko ahal tutzu deklaratzera noaskitzun orduan pena zinitzaketen gauzak, eta gero hetaz solhas eginen duzu zure buruarekin erakuzten derauskitzudan erremedioez, hetaz hobeki baliatzeko azkeneko puntu hartan, ezen lehenik ongi ikhasi behar da behin baizen ezin egin ditekeien kolpearen egiten, hutsik ez egiteagatik gero hobeki egiteko lekurik agintzen eztuen gauzan.

 

aurrekoa hurrengoa