www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ofrendaz

 

BERROGOI ETA HEMEZORTZIGARREN
KAPITULUA

 

        Zure buruaz egin behar duzun ofrenda alde guzietarik Iainkoaren gogara izaitekotzat, bi gauza behar tu. Bata da, hura egin dezazun gure Salbatzailleak bere Aitari egin ziotzan ofrendekin batean. Bertzea da, zure borondatea osoki desamarratua den kreatura guzietarik.

        Lehenaz bezanbatean, iakiteko duzu Iainkoaren Semeak, nigarrezko haran hunetan bizi zenean, bethi ofrendatzen ziotzala bere Zeruko Aitari, ez xoilki bere burua eta bere akzioneak, bainan orobat garen guziak egin behar ginituen obra guziekin. Hala non gure ofrendak egin behar baitugu harenekin iuntaturik eta harenetan fidanza emanik.

        Bigarrenaz bezanbatean, ongi konsidera zazu ofrenda zaitezin baino lehen, ea zure borondatea deusetan ere estekatua denz (zeren hala bada, hura behar duzu lehenik afekzione guzietarik libratu) eta hartarakotz laster egizu Iainkoagana, arren hark bere esku botheretsuaz zure estekhak hautsitik, eta gauza guzietarik libraturik ofrenda ahal zakiskon haren Iainkozko Maiestateari.

        Zagotza ongi horri beha; zeren ofrendatzen bazaisko Iainkoari, kreaturetan amarraturik zaudezila, eztuzu zurerik, baina bertzerenik baizen ofrendatzen, ikusirik etzarela zure eskuko, baina zure borondatea estekaturik dadukaten kreaturen meneko zarela, zein baita gure Iaunari higointzen zaiona; ezen hartaz burlatu nahi bazendu bezanbat da.

        Handik heldu da Iainkoari gure buruaz egiten diotzagun geien ofrezimenduak bihurtzen direla, ez xoilki hutsik eta probetxurik gabe, bainan oraino hainitz eskasetan eta bekhatutan erorten garela.

        Geurok ofrenda gakidiskeo Iainkoari gatxestelarik kreaturei, intenzionerekin ordea hetarik bere ontasunaz libra gaitzala, gero haren Iainkozko Maiestateari eta haren serbitzuari eman ahal gakiskongatik: zein baita maiz eta afekzione handirekin egin behar duguna.

        Egizu bada zure ofrenda deusi ere lotu gabe zaudezila, zure buruko borandateari itxeki gabe, behatu ere gabe ez lurreko ez eta zeruko ontasunetara, baina xoilki Iainkoaren borondatera eta Probidenziara, zeinaren azpian behar baituzu zaren guzia iarri, eta zeini behar baitzaisko osoki sakrifiziatu bethiereko sakrifiziotan; eta gauza guziak ahantsirik, erran behar diozu: Huna ni, ene Iainkoa eta Kreatzaillea, naizen guzia eta ene afekzione guziak zure borondatearen eta egundainoko Probidenziaren eskuetan. Egizu nitaz iduri zaitzun eta plazer duzun bezala, dela bizian, dela hillean, dela hil ondoan, bai orai, bai gero.

        Hori horrela egiten baduzu eta garbiki (ikusiko ahal duzun bezala kontrako gauzarik gerta dakizunean) lurrekoa zinelarik eginen zara Ebanjelioko merkatari, eta merkatari guziz doatsu, zeren izanen zare Iainkoarena, eta Iainkoa izanen da zure: iakinik, zeinak ere, kreaturetarik libraturik eta bere buruari ukho eginik, diren guziak emaiten eta sakrifiziatzen baitzaisko haren Iainkozko Maiestateari, Iainkoa hekina dela.

        Hemen bada ikusen duzu, ene alaba, indar guzizko manera bat zure etsai guzien garaitzeko, ezen zure buruaz eginen duzun ofrenda hark halako moldez egiten bazaitu bat Iainkoarekin, non egin zaitezin guzia haren, eta hura egin dadin guzia zure, zer etsaik eta zer botherek ofensatuko ahal zaitu sekulan?

        Eta Iainkoari ofrendatu nahi diozunean zure akzionerik, nola barurik, othoitzik, pazienziazko obrarik, edo bertze gauza onik, itzul etzatzu lehenik zure arimako begiak IESUSEK bere Aitari bere barurez, othoitzez eta akzioneez egiten zioen ofrendara, eta gero hekin balioan eta bertutean fidaturik, ofrenda tzatzu zureak.

        Nahi badiozu zeruko Aitari ofrenda egin IESUSEN akzioneez zure zorrakgatik, hunela egin dezakezu.

        Begiak erabilliko tutzu, batean jeneralki, bertzean partikularki zure bekhatuen gainean, eta klarki ikusirik zuk zure buruz ezin eman dezakezula Iainkoaren kolera eta haren Iainkozko Iustiziari ezin egin diozokezula aski, laster eginen duzu haren Semearen bizitzera eta Pasionera, haren akzionetarik zenbait darabillazula gogoan, exenplutzat: barurtzen zenean, orazionetan zegonean, pairatzen zuenean edo bere odola isurten zuenean, ikusiko duzu hark zu bere Aitarekin ongi emaiteagatik, eta zure gaixtakerien zorraren pagatzeko eta hiltzeko, ofrendatzen ziotzala bere akzioneak, Pasionea, eta odola, erran balio bezala.

        Huna, ene Aita Eternala, non zure borondatearen arauera osoki pagatzen dudan zure Iustizia horrelakoaren bekhatuak eta zorrakgatik: plazer diotzala zure Iainkozko Maiestateak barkhatu eta plazer duela hura bere hautatuen artean ezarri.

        Horren gainean zuk ere orduan berean zuretzat eginen diozu Aita Eternalari bere Semeak egiten dioen ofrenda eta othoitza bera, arren larga diatzatzula zure zorrak hekin bertutez.

        Hori egin dezakezu, ez xoilki iragaiten zarela haren Semearen bizitzeko eta Pasioneko Misterio batetik bertzera, bainan oraino misterio bakhoitzeko akzione batetarik bertze akzione batetara; eta ofrenda suerte hortaz ez xoilki baliatuko ahal zare zuretzat, baina bertzeentzat ere.

 

aurrekoa hurrengoa