www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gure etsaiek heriotzeko mugan
egiten derauskiguten
lau akometamenduez:
eta lehenik fedearen kontrako
akometamenduaz, eta
hartarik begiratzeko bideaz

 

HIRURHOGOI ETA HIRURGARREN
KAPITULUA

 

        Gure etsaiek heriotzeko orenean egiten ohi derauskiguten akometamendu prinzipalak eta perillosenaz lau dira: Fedearen kontrako tentazionea, Esperanzaren kontrakoa, Banaloria, Demonioen hainitz suertetako lilluramenduak eta argi-angeru iduriratzeak.

        Lehen akometamenduaz bezanbatean, etsaia iarten bada zure tentatzen bere gezurrezko arrazoinamenduez, itzul zaite laster adimenduaganik borondateagana, erraiten duzula. Oha hortik, Satan gezurraren Aita: Ez, erz aut aditu ere nahi; aski diat Erromako Eliza Sainduak zinetsen duen guziaren zinetstea.

        Eta ahal bezanbat eztiezezula lekurik eman fedearen gaineko gogoramenduei, zenbat ere on eta eder idurituko baitzaiskitzu, bainan idukhazu bethiere, hek Demonioaren pensuak direla zure ekhartzeko ihardukitzera.

        Ordu ezpaliz geiago zure gogoaren libratzeko hetarik, zaude sail eta fermu amor egin gabe etsaiak ekhar liatzaketzun Eskirituratik atherarikako arrazoinei eta erranei, zeren guziak ekharriko tu, edo erdi ebakirik, edo gaizki harturik eta deklaraturik, iduri balegotzu ere onak, klarak eta ageriak direla.

        Suge artez hura galdez badagotzu zer zinetsten duen Erromako Elizak, eztiozozula ihardets, bainan haren artezia agerturik, eta ikusirik nahi zinitukeiela hitzetan atzeman, pitzazu zure baitan fede biziagoko eta fermuagoko olde barreneko bat; edo hari despitez leher eragiteko, ihardets diozozu, Erromako Eliza Sainduak egia zinetsten duela, eta gaixto hark erraiten balerautzu, zer den egia hura? Errozu zuk ere berriz, Egia dela Elizak zinetsten duen guzia.

        Guzien gainetik zatxesko bethi bihotzez zure Iaun gurutzatuari, erraiten diozula. Ene Iainkoa, ene Kreatzaillea eta Salbatzaillea, hel zakiskit laster, eta etzaitezila eneganik urrun, ni ere urrun enadintzat zure fede Katholika saindutik; plazer duzula, Iauna, fede hartan zure graziaz sortu naizen bezala, hartan ere zure loriatan hil nadin, hiltzekoa naizenaz gerostik.

 

aurrekoa hurrengoa