www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRAKURLE ONGI NAHIARI

 

        Galdez dago Errege Profeta nor den ongi nahia, nork nahi duen bizia, nork desiratzen duen egiazko ontasuna, ontasun osoa eta alde guziz konplia erakusiko dioen eguna. Hura dela zure desira eta nahia, diozu, Irakurle maitea, zure egiteko, zure ioan ethorri, sal erosi, nekhe trabaillu, gau egun guziak, dela leihorrez, dela itsasoz enplegatzen tutzula egun batez ongi iarri nahiz. Ordea etzare agian orhoitzen, nondik heldu zaren, non zauden, nora zoazin, nolakoa zaren eta nolakoa izanen. Iainkoak athera zaitu ezdeusetarik, zure arima gosta zaio bizia, Giristino zare, sekulakotz doatsu edo dohakabe izaiteko gai. Iainkoaganik heldu bazare, zergatik horrein gaizki zabiltza? Iainkoagana bihurtu nahia bazare, zergatik munduko giza bizi zara? Zure azken egunean iujeatu beharra bazare, zergatik orai etzare hari zure buruaren seguratzen? Zer probetxu duzu zure leheneko ahalkhatzekoez? Bethi prestuki bizi izan bazine, etzinundeske hatsbeherapenez ethorkizuneko perillakgatik. Iar zaite beraz orain bedere zure arimako egitekoaren egiten, berdin gorputzekoaz ansia sobera izan duzu huneraino. Bai ordea, diozu, mundu hunek naduka itsuturik, haragiak narama. Demonioa dabilt. Helaz! urrikari zaitut, badazagut zer saretan zaudezin atzemana, gaitzik baizen: arren atzar eta azkar zaite, nahi baduzu egun zure etsai hekin kontra gudukatu, eztadilla zure bihotza izi, etzarela beldur, ez itzul gibela, zeren zure Iainko Iauna zure alde da, eta zuretzat gudukatuko du zure libratzeko peril guzietarik.

        Liburu xume hunek irakhasiko derautzu zer egin behar duzun zure aldetik, noiz dixidatu eta akometatu behar tutzun zure etsaiak, noiz buruz buru hekin kontra iarri, noiz itzuli eta ihesi ioan behar zaiskoten.

        Zinetsten ezpanauzu, enzun ezazu nola gure mendeko San Pranzez de Sales Genebako Ipizpikuak hura gomendatzen derauen bere ume espiritualei.

        Elizako Prinze saindu hark bere Guthunetako bigar. lib. 34. Guthunean, gonbidatzen duela Andre bat liburu espiritualen irakurtzera, erraiten dio, irakur, eta berriz irakur ezazu Gudu Espirituala, hura behar duzu zure liburu maitea iduki: klara da, plauna, eta guzietan erraza.

        48. Guthun. Eskiribatzen dioela alhargun bati maiz errezebitzeko gose espiritualaz, eta Iainkoaren borondarearen egiteko desiraz, hunela diotso: Bai, ene alaba, Gudu Espirituala liburu handia da, hamabortz urthe du hura zarpan darabilladala, eta hura eztut nihoiz ere irakurtzen, non eztudan probetxu atheratzen hartarik.

        Hirurgar. Lib. 13. Guthunean, Andre ezkondu bati erraiten dio: Irakur ezazu maiz Gudu Espirituala, hura gomendatzen derautzut.

        Laugar. Lib. 80. Guthunean: Ene alaba maitea, irakur ezazu Gudu Espirituala, hura da ene liburu maitea, hemezortzi urthez geroztiz ene zarpan ekhartzen dudana, eta behin ere berrirakurtzen eztudana probetxu gabe.

        Elizako Buruzagi saindu haren gomendiozko hitzak zuretzat hartzen baditutzu, eta haren konseilluari bazarraisko, gonbidatuko nauzu liburu xume hunen egille bertutetsuak utsi derauskigun bi eskiribu laburrez zuri parte emaitera; batari daritza, Sentiero del Paradiso, Parabisurako bide xidorra; bertzeari, De dolori mentali di Christo nella sua Passione, JESUSEN arimako doloreak bere Pasionean.

 

IAINKOARI LORIA

 

aurrekoa hurrengoa