www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Demonioak dadukan trazaz,
peleatu eta enganatu nahi dituenean,
hala bertuteari darraiskonak,
nola bekhatuaren sehitasunean
iadanik iarri direnak

 

HOGOI ETA ZAZPIGARREN
KAPITULUA

 

        Iakin behar duzu, ene alaba, demonioak eztuela bertze gogoetarik egiten, nola galduko gaituen baizen, eta eztuela guziekin manera beraz gudukatzen.

        Eta hasnakizuntzat heren gudu, antze, traza eta arte batzuen deklaratzen, begien aitzinean emaiten derauskitzut hainitz thaillutako estatuak, zeinetan kausi ahal baititeke gizona.

        Batzu edireiten dira bekhatuaren sehitasunean, gogorik bat ere heldu etzaiela hartarik libratzeko.

        Bertzeek nahi lukete handik libratu, bainan etzaisko obrari lotzen.

        Batzuek uste dute bertutearen bidean dabiltzala, eta bizkitartean hartarik urrun doaz.

        Bertzeak finean, bertuteak ardietsiz gero, kalte eta peril handiagorekin erorten dira.

        Hetaz guziez minzatuko gara beregain.

 

aurrekoa hurrengoa