www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bere etsaien kontra
ongi gudukatu nahi duen
IESUSEN Soldaduak bere ahal guziaz
ihez egin behar duela bihotzeko
nahasteka eta asaldu guzietarik

 

HOGOI ETA BORTZGARREN
KAPITULUA

 

        Nola bihotzeko bakea galdu dugunean gure ahal guzia egin behar baitugu berriz haren kausitzeko; hala iakiteko duzu munduan ezin gerta ditekeiela hura arrazoinezki eraman edo are nahasi eta aldaratu behar deraukun kasurik.

        Egiaz behar dugu gure bekhatuez damu izan, baina damu bakezko eta pausatu bat, lehen erakusi dudan bezala leku batean baino geiagotan. Halaber bihotzez aldaratu gabe urrikaldu behar zaiku nahiz den bekhatorea, eta gure bairan ezpere nigar egin behar dugu haren hutsakgatik.

        Bertze kasu gaitzez eta garratzez bezanbatean, nolakoak baitira eritasunak, zaurtzeak, herioak, gure urkhoenenak badira ere, izurriteak, gerlak, etxe-erretzeak, eta bertze halako gaitzak, mundukoek bereganik hek egoitsten tustelarik naturalezaren penagarriak bezala, badarik ere ez xoilki ahal dituskegu nahi Iainkoaren graziarekin batean, bainan oraino ahal dituskegu maite, banaturik gastigu iustuak direla gaixtoentzat eta bertutearen ardietsteko okasioneak prestuentzat. Bi konsiderazione hekingatik gure Iainkoak berak atsegin du hetaz, eta haren borondatearen arauera iarten bagare, iraganen gare bizitze hunetako khiratstasun eta kontrakotasun guzien erditik bihotz bakezko eta pausatu batez. Eta zarela segur gure aldaramendu guzia itsusi zaiela Iainkoaren begiei, zeren nondik ere heldu baita, bethi zerbait eskas datxeko, eta bethi sortzen da zenbait gure buruaganako amorioaren erro gaixtotik.

        Hartarakotz begirale bat iduki behar duzu bethi ernerik, arren ikusiko duen bezain laser asalda eta aldara zaitzaken gauzarik, seinalea eman diazazuntzat armen hartzeko eta buru egiteko, konsideratzen duzula gaitz hek guziak eta hainitz bertze halakoak, kanpotik diruditelarik gaitzak direla, halarik ere egiazko gaitzak eztirela eta ezin eraman diatzakegutela egiazko ontasunak, eta Iainkoak ordenatzen dituela, edo utsten dituela ethortzera orai erran ditugun fin onakgatik, edo guk ezagutzen eztitugun, ordea guziz iustu eta guziz saindu diren bertze arrazoin batzuengatik.

        Manera hartaz bihotza dadukagula baketurik eta pausaturik inkontru guzietan, zenbat ere gaitzak izanen baitire, hainitz ongi daidikegu, bertzela gure lan guziak fruitu guti dakharken, edo ez bat ere.

        Bertze alde dela, gure bihotza asaldaturik dagoen biskitartean, bethiere idekia dela gure etsaien hainitz akometaduretara, eta, ezin baita geiago, estatu hartan gaudeino, sekulan ezin ongi ikus dezakegu bertuterako bide xuxena eta segura.

        Barreneko bake hura neurrigabeki gaitzetsten duen etsaia (dakiela hura dela Iainkoaren espiritua dagoen lekua gauza handirik obratzeko) hainitzetan enseiatzen da guri haren eramaitera, seinale balakari batzu gogora ekharriz, erran nahi da, hainitz on-idurizko desirak gure baitan pitztuz; zein desiren enganioa errazki ager baititeke hainitz seinalez, beregainki ordea zeren bihotzeko bakea eta maiten deraukuten.

        Beraz begira zaitezintzat hain kalte handitik, zure begiraleak zenbait desir berriren berria emaiten derautzunean, eztiozozula halako desirari zure bizotzeko athea ideki, non zadutzaten gauza guzietarik eta nahietatik libraturik, hura eztiozozun Iainkoari presenta, eta non aithorturik itsua eta iakingabea zarela eztiozozun othoitz bero egin, arren bere argiaz erakuz diazazula, ea desir hura heldu denz harenganik, ala zure etsaiaganik, eta non etzoazin, ahal bazoaz, zure Aita espiritualaren konseilluaren hartzera.

        Eta desira heldu baliz ere Iainkoaganik, hura konpli dezazun baino lehen, enseia zaite zure biziegitasunaren mortifikatzera, zeren halako mortifizionearen ondoan egiten den obra hagitz izanen da Iainkoaren gogarago, ezein ez egin baliz naturalezaren guthizia handiarekin; bai eta mortifikazione hura bera zenbait aldiz Iainkoaren gogarago izanen da obra bera baino.

        Horrela zureganik khentzen tutzula on eztiren desirak, eta onak besarkatzen eztutzula naturalezaren eragintzak iraungi ondoan baizen, gero bakean eta segurean ezarriko duzu zure bihotzaren fortaleza.

        Eta hura bake oso batetan iduki dezazungatik, hura behar duzu oraino begiratu zeronen kontra pitzten diren barreneko narrio, ausiki eta eranzute batzuetarik, zeinak zenbait aldiz heldu baitira demonioaganik, dirudielarik heldu direla Iainkoaganik, zeren akusatzen zaitusten zerbait eskasez. Hekin fruituetarik ezagutuko duzu nondik sortzen diren.

        Humiltzen eta ongi egitera agudotzen bazaituste, eta Iainkoa baitan behar duzun fidanza edekiten ezpaderautzute, Iainkoaganikakoak bezala hartu behar tutzu eskerrak emanik. Ordea nahasten, bihotz flakatzen eta ezfidanzan ezarten bazaituste, eta egiten bazaituste nagi eta pizu ongiaren egitera, segurtzat idukhazu zure etsaiaganik heldu direla, eta hargatik hei beharria zabaldu gabe, zarraisko zure debozionezko lanari.

        Eta zeren, erran ditugunez lekhora, asaldamendua maizenik bihotzean sortzen baitzaiku gure oldearen kontra gertatzen diren gauzetarik, kolpe hetarik begira zaitezintzat bi gaza egiteko tutzu.

        Lehena da ikus eta konsidera dezazazula zeren kontrakoak diren gertanza hek, ea perfekzioneko espirituaren, edo xoilki zure buruaganako amudioaren eta inklinazioneen kontra ioiten dutenz.

        Alxatzen badira zure nahien eta zure buruaganako amudioaren kontra, zeina baita zure etsai prinzipala eta hilgarria, eztuzu erran behar kontrakoak direla, aitzitik kontu egin behar duzu Iainkoak igortzen derauskitzun faboreak eta helzakitzak direla. Hargatik hartu behar tutzu bozkarioturik eta eskerrak emanik.

        Eta iarriak badira perfekzioneko espirituaren kontra, eztuzu hargatik bihotzeko bakea galdu behar, huni darraion Kapituluan ikhasiko duzun bezala.

        Bigarren egiteko duzun gauza da, gogoa Iainkoagana goiti dezazula, eta den guzia, begiak ferraturik, Iainkozko Probidenziaren esku maitetik har dezazula, bertzerik iakin nahi gabe, kontu egiten duzula gauza bat dela hainitz ontasunez bethea, orduan ezagutzen eztutzularik.

 

aurrekoa hurrengoa