www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Perfekzioneko bidean
aitzinatu uste dutenen enganioaz

 

HOGOI ETA HAMARGARREN
KAPITULUA

 

        Etsaia garaitua delarik lehen eta bigarren akometaldian, hirurgarren enganio batez baliatzen da, halako maneraz egiten duela, non orduan berean peleatzen gaitusten eta kalte egiten deraukuten etsaiez ahantsten garela, baigaude perfekzione gradu handien desiratzen eta hainitz gogo hartzen hetara ardietsteko.

        Handik heldu da arduraki zaurtzen garela, eta eztugula axolarik sendatzeaz; eta zeren kontu egiten baitugu hartzen ditugun gogo hetaz, iadanik obratuak balira bezala, hainitz moldez urgillutzen gara.

        Hartarakotz nahi eztugula den gauzarik xipiena, edo den kontrako hitzik arinena pairatu, denbora gero galtzen dugu meditazione luzetan, eta hainitz pena handiren, bai Purgatoriokoen ere Iainkoagatik pairatzeko erresoluzionetan.

        Era zeren behereko parteak ezpaitu hortan sentitzen kontrakotasunik; nola gauza urruna baita, hargatik miserable garenok zinetsarasten diogu gure buruari pena handienak pazienziarekin egiaz eta eginez pairatzen ditustenen graduan berean gaudezila.

        Zuk bada enganio hartarik itzultzekotzat, har ezazu gogo gudukatzeko, eta orduan berean guduka zazu gerla egiazki eta hurbilletik egiten derautzuten etsaien kontra; zeren bide hartaz ageriko zaitzu, ea zure gogo hartuak egiazkoak diren ala falso, bortitz ala flako, eta helduko zara bertutera eta perfekzionera bide zabalaz eta errealaz.

        Ordea ezterautzut konseillu emaiten gudu hartzeaz penatzen ohi etzaitusten etsaien kontra, lekhat aitzinetik ikusten duzunean segur-iduri batez noizpaiteren buruan akometa ahal zaitzaketela; zeren ordukotz ongi preparatua eta aski bortitz kausi zaitezintzat, zilhegi zara gudukatzeko gogoa aitzinetik hartzera.

        Halarik ere eztadukazula zure gogo hartuak direla obrak, zenbait denboraz bertuteen lanean hariketu bazina ere behar diren bideez hekin ardietsteko; aitzitik zaude hortan humil, zarela zure buruaren eta zure flakotasunaren beldur, eta Iainkoa baitan fidaturik laster egizu maiz harengana, othoitz egiten diozula zure bortitzteaz eta begiratzeaz perilletarik eta beregainki den burupe xipienetik eta zure buruazko fidanzatik.

        Zeren kasu hortan ezin garai diteskeielarik Iainkoak batzutan utsten derauskigun eskas eta makur xume batzu gure beheititasunaren guri ezagutarazitzeko, eta zenbait egin dugun ongiren begiratzeko; guziarekin ere zilhegi gara perfekzioneko gradu goragora heltzeko gogo hartzera.

 

aurrekoa hurrengoa