www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Iduki behar den bideaz
eta antzeaz gure pasione
biziotsuen kontra gudukatzeko

 

HAMAZAZPIGARREN KAPITULUA

 

        Kontu handizko gauza da iakitea zer bide eta antze iduki behar den gudukatzeko behar legez, eta ez kasuz edo hala dagidanz hainitzek egiten duten bezala bere kalte handitan. Zure etsaien eta inklinazione gaiztoen kontra gudukatzeko bidea eta antzea da sar zaitezin zure bihotzean barrena, eta mira dezazun begi erne batez, zein diren hura inguratzen duten gogoetak eta afekzioneak, eta zer pasionek nausiturik hura geiago dadukan eta darabillan, eta haren kontra beregainki hartuko tutzu armak haren peleatzeko.

        Eta gertatzen bada bertze akometa zaitzan etsaik, bethi peleatu behar duzu ordu bero hartan hurbillenetik gerla egiten derautzuna, halarik gero bihurtzen zarela hartu duzun gudu prinzipalera.

 

aurrekoa hurrengoa