 |
Eserzizaz, eta lehenik Adimenduaren hariketaz, zeina begiratu behar baitugu iakingabetasunetik, eta kuriostasunetik
ZAZPIGARREN KAPITULUA
Baldin Gudu hunetan hain premiazkoak diren gure buruazko ezfidanzaz, eta Iainkoa baitako fidanzaz bertzerik ezpadugu peleatzeko, ez xoilki garaia eztugu ardietsiko gure buruaren gainean, aitzitik geurok gure burua egoitziko dugu hainitz gaitzetara. Hargatik hetaz lekhora, Eserzizaren beharra dugu, zein baita lehen aiphatu dudan hirurgarren gauza.
Eserziza hura egin behar da prinzipalki Adimenduaz eta Borondateaz.
Adimendua begiratu behar dugu, hura akometatzen ohi duten bi gauzetarik.
Bata da eziakintasuna, zeinak adimendua ilhuntzen baitu eta trabatzen egiaren ezagutzetik, egiari darraiolarik adimendua. Hartarakotz hura argitu eta klaratu behar da Eserzizaz, arren ikus eta ongi iujea ahal dezan egin behar dugun guzia gure arimaren garbitzeko bere guthizia desordenatuetarik, eta haren edertatzeko bertute sainduen apareilluaz.
Argi hura ardiets diteke bi bidez.
Lehena eta beharrena da Orazionea, othoitzez gagozkala Espiritu sainduari plazer duela argi hura gure bihotzetan barrena isuri. Eginen baitu bethi ere, Iainkoa xoilki eta haren borondate sainduaren egiteko bidea egiazki bilhatzen badugu, eta den guzia bai gure buruko iujeamendua bera gure Aita espiritualen iujeamenduaren azpian emaiten badugu.
Bertze bidea da arduraki haritzea behar legez gauzen sondatzen eta konsideratzen, ikusteagatik nolakoak diren bere baitan, ea onak ala gaixtoak, Espiritu sainduak irakhasten deraukun arauera, eta ez kanpotik ageri diren, gure sensuei iduritzen zaisten, eta hetaz munduak iujeatzen duen eredura.
Konsiderazione hark, behar bezala eginik, klarki ezagut araziko derauku, mundu itsuak eta gaixtatuak hainbertze bide eta manera suertez bilhatzen, desiratzen eta maite dituen gauza hek, ezdeustzat, banaloriatzat eta gezurtzat iduki behar direla: munduko ohoreak eta lurreko plazerak eztirela banaloria eta espirituko nekhadura baizen; munduak egiten derauskigun bidegabeek eta atsekabeek, giazko loria, tribulamenduek egiazko kontentamendua ekhartzen deraukutela: etsaiei barkhatzea eta hei ongi egitea dela bihotz handitasun bakhoitza, eta Iainkoaren ahal dukegun iduririk handiena: hobe dela mundua mesprezatzea, haren iaun izaitea baino: gauza nobleagoa eta bihotz handiagozkoa dela diren kreatura ezdeusenenak gogotik eta Iainkoaren amoreagatik obeditzea, ezen ez Prinze handien gainean esku izaitea: gure buruaz dugun ezagutza humilla geiago prezatu behar dela iakintasun guzien goratasuna baino: eta finean gure guthiziei garaitzeak eta hek mortifikatzeak, zenbat ere xipi baitira, laudorio handiagoa merezi duela, ezen ez hainitz hiri bortxatzeak, hainitz armada handi sarraskitzeak, mirakuillurik egiteak, eta hillik pitzberritzeak.
|
 |