www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Meditazionea dela bide
egiten den Orazioneaz

 

BERROGOI ETA SEIGARREN
KAPITULUA

 

        Nahi baduzu zenbait denbora eman othoitz egiten, nola oren bat edo geiago, zure othoitzarekin iuntatu behar duzu IESU KRISTOREN bizitzearen eta Pasionearen gaineko Meditazionea, haren akzione guziak ekhartzen tutzula desiratzen duzun bertutera.

        Exenplutzat, nahi baduzu Pazienziazko bertutearen dohaina ardietsi, hautatuko tutzu hura azotatu izan zeneko misterioaren puntu batzu.

        Lehenbizirik, nola, Pilatusek ordenaturik, gaixtotasunaren mutillek gure Salbatzaillea tiraka eraman zuten oiuz eta trufaz azotatu behar zen lekura.

        Bigarrenean nola errabiatu hek hura berehala billusi zuten, eta nola haren gorputz guziz garbia gelditu zen osoki billusgorriturik.

        Hirurgarrenean, nola haren esku hobengabeak sokha gogor batez amarratu zituten harroinean.

        Laugarrenean, nola leku ber-batetan ioz eta ioz iadanik egin ziren zauriak emendatu eta berritu ziren.

        Horrela gogo harturik puntu horien edo bertze horrelakoen gainean meditazione egiteko Pazienziaren ardietsteagatik, lehenik zure Iaun maiteak bere gorputz sakratuaren parte bakhoitzean, eta bai guzietan orobat iasaiten zituen hertstura guziz gaitzak eta pena xoil garratzak emanen deraustetzu zure sensuei ahalik bizikiena sentitzera.

        Handik iraganen zare haren arima guziz sainduaren konsiderazionera; gogoan ahal bezanbat sartzen duzula nolako pazienziarekin eta mansotasunarekin hain pena handiak pairatzen zituen, handiagorik oraino eta garratzagorik bere Aitaren ohoretan eta gure salbamenduagatik pairatzeko zuen gosea behinere ezin asez zegoela.

        Gero miratuko duzu nola dirakien desir irazeki batez, zuk ere paira dezazun zure trabaillua, eta are nola othoitzez dagokan bere Aitari zuregatik, arren dagizula grazia orduan kargatzen eta penatzen zaituen Gurutzearen, eta zein ere nahi den bertzeren pazientki iasaiteko.

        Finean zure borondatea hainitz aldiz erakhartzen duzula gauza guziak nahi izaitera pazientki pairatu, itzul ezazu gogoa Aita eternalagana, eta eskerrak bihurtzen diotzatzula, lehenik zeren bere karitate hutsez bere Seme bakhoitza igorri zuen mundura hain trabaillu gaitzen pairatzera eta zuregatik othoitz egitera, eska zakisko gero pazienziazko bertutea bere Seme beraren obren eta othoitzen bertutez.

 

aurrekoa hurrengoa