Konszienziaren examixaz
HIRUR HOGOIGARREN KAPITULUA
Zure konszienziaren examinatzeko, konsiera tzatzu hirur gauza.
Egunean eguneko erorteak.
Nondik heldu diren, eta
Hei gerla egiteko eta hekin kontrakoak diren bertuteen ardietsteko duzun bihotza eta agudotasuna.
Erorteez bezanbatean, eginen duzu hogoi eta seigarren Kapituluan erran derautzudan guzia, non erran baitut zer egin behar duen nihork zaurtu denean.
Zure ahala eginen duzu erorteko okasione guzien ebakitzeko eta urrun khentzeko.
Horren egiteko eta bertuteen ardietsteko duzun borondatea bortitztuko duzu zure buruazko ezfidanzaz, Iainkoa baitako fidanzaz, orazioneaz, hainitzetan bizioaren gaitzeritskoa bihotzean sartuz, eta haren kontrako bertutearen desira hartuz.
Eraman ditusketzun garaiez eta egin ditutzun obra onez bezanbatean, egizu hetaz duda, eta etzaitezila fida.
Behintzat ezterautzut konseillu emaiten hainitz egoiteaz hekin konsideratzen, iakinik kasik ezin itzulizko peril badela ukhi zaitezin ezpere zenbait banaloria eta superbiotansun ixillez. Hek bada gibela utsirik Iainkoaren miserikordiaren eskuetan, nolakoak ere baitira, itzul ezazu gogoa oraino egiteko dituzun hainitz geiagotara.
Zure Iaunak egun hartan egin derauskitzun dohainak eta faboreakgatik eman behar diotzatzun eskerrez bezanbatean, hura ezagutu behar duzu den ontasun guziaren egilletzat eta eskerrak bihurtu behar diotzatzu, zeren libratu zaituen hainbertze etsai agerietarik, eta geiago are estalietarik; zeren eman derautzun gogoeta onik eta bertuteen ardietsteko okasionetik, eta finean hark egin derauskitzun eta zuk ezagutu eztutzun bertze ontasun guziakgatik.
|