www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Nola errrezebitu behar den
Aldareko Sakramendu guziz Saindua

 

BERROGOI ETA HAMALAUGARREN
KAPITULUA

 

        Hurbil gakidiskeo Sakramendu guziz Iainkozko huni hainitz finetarako: hargatik fin hekin ardietstekotzat egin behar dire hainitz gauza hirur denboretan berezirik: Komuniatu baino lehen, Komuniatzeko puntuan, eta komuniatu ondoan.

        Komuniatu baino lehen (zer ere intenzione baitugu egiterakoan) behar da penitenziazko Sakramenduaz garbi eta purga gaitezin bekhatu mortalaren kutsutik, haetaz lizundn bagara, eta osoki eman gakiskon IESU KRISTORI eta hark plazer duen guziari gure bihotzeko afekzione guziaz, gure arima guziaz, gure indar eta ahal guziez, ikusirik berak sakramendu guziz saindu hunetan emaiten derauskigula bere odola, haragia, arima, Iainkotasuna eta meritu guziak, eta konsideratzen dugula hari emaiten dioguna, gauza gutia dela eta ezdeus kasik hark emaiten deraukunaren aldean, desiratu behar dugu egundaino lurreko eta zeruko kreaturek ofrendatu diotzaten gauza guziak, hekin konsekratzeko haren Iainkozko maiestateari.

        Bada nahi baduzu komunione saindua egin zure eta haren etsaien garaitzeko eta desegitzeko intenzionerekin, hura egin dezazun baino lehen, has zaite aitzineko arrats danik, edo ahal dagizun muga hoherenaz konsideratzen, nolako desira duen Iainkoaren Semeak zure bihotzean leku eman diozozun Sakramendu guziz sandu hunez, zurekin bat egin dadintzat, eta hel dakizuntzat zure pasione biziotsuen garaitzen.

        Desir hura hain handia da eta hain irakina gure Salbatzaillea baitan, non ezpaita adimendu kreaturik hura endellega dezakeienik.

        Nolazbait haren endellegatzera gai eta baso egin zaitezintzat, bi gauza zure bihotzean barrena sartuko eta finkatuko tutzu.

        Lehena da, gure Iainko onak gurekin egiteko duen ezin erranezko desira, berak dioenaz gerostik hortan dituela bere atseginak.

        Bigarrena da, konsideratzea neurrigabeko herra ekhartzen dioela bekhatuari, eta zeren trabu eta paxelu emaiten dioen hanbat desiratzen duen gurekiko batasunari, eta zeren osoki iarria den haren Iainkozko perfekzioneen kontra; ezen nola hura baita guzien gaineko ontasuna, argi garbia, fin eta neurrigabeko edertasuna, ezin dagoke non eztuen neurrigabeki gaitzesten eta hastiatzen bekhatua, zeina ezpaita bertzerik, ilhunbe, eskas, makhur, eta gure arimetako ezin pairatuzko kutsu eta notha baizen.

        Gure Iainkoak bekhatuaren kontra duen herra hura hain irakina da, non lege zaharrean eta berrian ezarri eta egin den guzia ordenatu izan baita haren hiltzeko, eta beregainki haren Semeak pairatu duen Pasione sakratua; zeinak, Iainkoaren serbitzari argituenek dioten bezala, berriz ere gogotik, behar baliz, eman bailezake bere burua millatan hiltzera, gure baitan den ofensarik xipienaren borratzea eta ezeztatzeagatik.

        Bi konsiderazione hautaz endellegaturik, asko eskaski bada ere, zein handi den gure Iaunak zure bihotzean sartzeko duen desira, hartarik zure eta bere etsaien etxatzeko eta osoki hiltzeko, zuk ere zure baitan pitztuko duzu desir bero eta borondate bizi bat haren errezebitzeko fin hura beragatik.

        Horrela guzia bihotzturik eta esportzaturik zure Zeruko Kapitaina zure baitara ethorriren delako esperanzaz, dixida zazu maiz eta maiz garaitzera hartu duzun pasionea, hura zapa zazu beltzuri uzuz, haren kontrako bertuteari dagoskan akzioneak egiten tutzula: eta gero ere horrela eginen duzu zure komunionearen aitzineko arratsean eta goizean.

        Dakusazunean hurbiltzen dela Sakramendu sainduaren errezebitzeko denbora, lehenxe mira zazu laburki zertan huts egin duzun zure azken komunionetik oren hartaraino, konsideratzen duzula zure hutsak egin ditutzula Iainkorik ezpaliz eta bere Pasioneko misterioetan hanbat pairatu ezpalu bezain largoki, zuk kontu geiago eginez plazer xipi batez eta zure borondateez, Iainkoarenaz eta haren ohoreaz baino, eta orduan zure buruaz ahalkhaturik eta beldurtasun saindu batez betherik, hondatuko zare zure esker eta merezigabearen ezagutza hartan.

        Ordea gero konsideratzen duzula zure Iaunaren ontasunaren hondogabetasunak beregana deitzen duela zure eskergabetasunaren eta fede gutikotasunaren hondogabetasuna, hurbil zakisko fidanzarekin, hari idekiten eta zabaltzen diozula zure bihotza, haren osoki nausi eta iabe sar eta iar dadintzat.

        Orduan leku largoa emanen diozu zure bihotzetik khentzen baduzu kreaturetarako afekzione suerte guzia, hura serratzen duzula gero, hartan zure Iaunaz bertzerik sar dadin beldurrez.

        Komunionea eginik, sar zaite laster zure bihotzeko gorde-lekuan, eta zure Iauna humiltasun eta erreberenzia guziarekin adoraturik, minza zakisko hunela zure gogoan barrena.

        Badakusazu, o ene ontasun bakhoitza, zein errazki ofensatzen zaitudan, eta zein bothere duen pasione hark ene gainean, eta nik neure buruz eztudala indarrik aski ene libratzeko hartarik. Hargatik zuri beregainki dagotzu gudukatzea, eta zureganik xoilki garaiaren esperanza dut, nik ere orobat gudukatu behar dudalarik.

        Gero Aita Eternalagana itzulirik, ofrenda diozozu berak eman derautzun, eta iadanik zure baitan dadukazun bere Seme maitea, hari esker emaiteko egiten derautzun faboreaz, eta garaiaren ardietsteko zure buruaren gainean; gero sendoki gudukatzen duzula zure pasione haren kontra, zaude fidanzarekin garaiaren begira Iainkoaganik; ezpaitzaitzit faltatuko, zure aldetik ahal dagizuna egiten baduzu, luza baleza ere zuri haren emaitera.

 

aurrekoa hurrengoa