www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gudu espirituala
Silvain Pouvreau
1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Gvdv espirituala, Silvain Povvreav. Chez Claude Avdinet, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Iainkoa baitako fidanzaz

 

HIRURGARREN KAPITULUA

 

        Hain premiazkoa delarik Gudu hunetan bere buruaz ez fidatzea, orai erran dudan bezala; badarik ere ezfidatze hura baizen ezpadugu, edo ihesari emanen diogu edo geldituko gara gure etsaiez benzuturik eta garaiturik. Hargatik Iainkoa baitako fidanka oso baten beharra duzu oraino, esperanza eta uste ere duzula den ontasun, den helzakitza, den garaia suerte guzia harenganik xoilki izanen duzula.

        Beraz, gure aldetik deus ere ezgarenaz gerostik, ezta sori gure buruari prometa diozogun erorterik baizen.

        Handik heldu da eztugula bat ere gure baitan fidatu behar, eta bide hartaz garai handienak ardietsiko ditugu gure Iaunaganik, baldin ordea haren helzakitzaren ardietstekotzat gure bihotza bortisten eta armatzen badugu haren baitako fidanza bizi batez.

        Fidanza hura orobat lau maneraz ardiets diteke.

        Lehen manera da, fidanza haren eskatzea Iainkoari.

        Bigarrena, konsideratzea eta fedearen begiaz miratzea Iainkoaren guziz-botheretsutasuna eta mugarri gabeko zuhurzia, ezinen aitzinean ezpaita ezin egin, ez eta nekhez egin dezaken gauzarik: konsideratzen dugula ere, nola neurrigabekoa baita haren ontasuna, bethi prestik dagoela ezin zinetsizko amorio batekin guri emaitera orenetik orenera eta berehaletik berehalera, zeren ere beharra baitugu bizitze espiritualaren ardietsteko, eta gure buruari osoki garaitzeko; baldin ordea fidanzarekin haren besoetan iarten bagare.

        Hala ere, nolatan gure Iainkozko Arzainak, zeinak laster egin baitu hogoi eta hamahirur urthez ardi errebelatuaren bilha, hain oiu handirekin non guzia marantatu baita, eta hain bide garrats eta elhorritsu batetatik, non hartan isuri baitu bere odol guzia, eta bizia bera galdu; orai ikusirik ardi hura harengana heldu dela haren manamenduak obedituz, edo ezpere haren obeditzeko desir batez (batzutan desir flakoa eta langiaduratsu delarik) hari oiuz eta othoitzez dagokala: Nolatan, diot, bere begi bizigarriak eletzake harengana itzul, nolatan hura eliro enzun, eta ekhar bere Iainkozko sorbaldetan, bozkario-besta eginik bere hauzoko guziekin eta zeruko angeruekin?

        Eta gure Iauna behin ere geldirik ezpadago Ebanjelioko diru-peza, erran nahi da, bekhatore itsua eta mutua artha eta amudio handirekin bilhatu gabe, eta finean hura aurkhi dezan artean, nolatan uts lezake ardi errebelatu bat bezala bere Arzainari oiuz dagokana, eta hari gomendatzen zaiona?

        Nork sekulan zinets liro, Iainkoak bethi gizonaren bihotzeko athea bulkatzen duenaz gero hartan sartzeko eta harekin afaltzeko duen guthiziaz, partitzen diotzala bere dohainak eta graziak, bihotz hura idekiten den, eta berak Iainkoa gonbidatzen duen orduan, zinetan gor egin lezala, eta elukeiela hartan barrena sartu nahi?

        Fidanza saindu haren ardietsteko hirurgarren manera, da Eskiritura sainduan datzan egiaren erabiltzea gogoan; etakuzten baiterauku ageriki hanbat lekutan, nor ere fidaku baita Iainkoa baitan hura eztela egundaino ahalkhetasunean erori, erran nahi da, eztela igorri izan nahi zuenaz gabeturik.

        Laugarren manera zure buruaz ez fidatzeko, bai Iainkoa baitan zure fidanzaren emaiteko on dukezuna, hau da.

        Noiz ere gertatzen baitzaitzu egiteko den gauzarik, edo gudu hartzekorik, edo zure buruari garaitzeko beharrik, gogo eta borondate har dezazun baino lehen halakorik egiteko, itzul zaite bihotzez zure flakotasunera, eta erraiten duzula etzarela bat ere zure buruaz fida, erakarzu zure begietarea Iainkoaren Botheretasuna, zuhurzia eta ontasuna; eta zure fidanza guzia haren baitan ezarten duzula, iar zaite agudoki haritzen eta gudukatzen; eta arma hek eskuan ditutzula, eta Orazionearekin batean, bere lekuan erranen dudan bezala, guduka zazu eta hari zaite gero.

        Baldin lerroz lerro puntu horiei ezpazarraiste, iduri zaitzularik gauza guziak egiten tutzula Iainkoa baitako fidanzan, hainitzetan khausituren zara enganaturik; zeren burupeegia hain batural zaio gizonari, eta hain da zotil, non bethi kasik gordaka bizi baita gure iduriz gure buruaz dugun ezfidanzan, eta gure ustez Iainkoa baitan dugun fidanzan.

        Burupeegiari ahal bekanbat ihes dagiozun, eta zure buruaz fidatu gabe, bai ordea Iainkoa baitan fidaturik hari zaitezingatik, behar da zure flakotasunaren konsiderazionea abia dadin Iainkoaren Guziz-botheretsutasunaren konsiderazionea baino lehen, eta bai bata bai bertzea aitzin dakizten gure obra guziei.

 

aurrekoa hurrengoa